Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Medikuak benda estua jarri zion izterrean eta Beloki kantxa gainera bueltatu zen. Berria - Kirola 2006-04-16
Burua bendaz bilduta duela aterako da medikuaren gelatik, begia estalita. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 135. orr.
Harro-harro sartu zen ziegara, bere eskuineko eskua bendaz lotu-lotu eginda eta beso-euskarrian zuela. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 103. orr.
Igeltsua eta bendak, burutik oinetaraino, biek. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 161. orr.
Ordurako, normalean ez zuen bendarik erabiltzen, baina egokiago iruditu zitzaion egun hartan muinoia lotzea. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 22. orr.
Begietatik bendak kendu zizkiotenean, andregaia eta medikua ikusi, eta barre egin omen zuen Virgilek. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 121. orr.
Segidan etzanarazi, laguntzaile moduko bati paperezko bendak kentzeko agindu, eta zauriez arduratu zen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 199. orr.
Izterraren indar hutsez mantendu zuen muinoia airean, kentzen hasitako benda berriro lotzen zuen bitartean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 23. orr.
Bendaz estalia neukan lodi-lodi. Txillardegi «Putzu», 1999 - 251. orr.
Bendaren azpian, plastikozko hodi-begizta labur bat izaten du, arteria bat zain bati konektatzen diona. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 249. orr.
bendak kendu (7); bendaz lotuta (3); paperezko benda (5)