Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bemol izond/iz musika notez mintzatuz, tonu erdi beheragokoa.
Berriz tonuerdi okerreko hori, mi bemol bat pentagramatik behera eroria, eta isilune txoriburu labur bat gelditu zen. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 202. orr.
Handik gutxira joko dute elkarrekin Komunsoron, "si bemolean" afinaturiko Larrinaga-Guerriniekin biak. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 49. orr.
Fantasia eta Fuga, Allegro mi bemol maior-ean, Duo sol minor-ean eta beste Allegro fa minor-ean bertan konbinatzen direlako frantses gusto melodikoak eta erregistro argiak. Berria - Kultura 2004-03-31
La bemol maioreko Sinfonia.· Eguzkiaren tronboiak bemola jartzen zion eguerdiari. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 155. orr.