Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Denek galdutzat ematen zuten, gorputza erabat belztu baitzitzaion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 861. orr.
Amen erran orduko belzten zaizkit hilotzak, eta orduan lehenbailehen ehortzi behar. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 71. orr.
Begi izutuak ziren, hiri oso bat sutan kiskaltzen, erretzen, belzten ikusi dutenak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 19. orr.
Poxpolu bat piztean, gaua guztiz belztu zen halako batean, tinta bailitzan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 266. orr.
Ez zen ohartu zerua belztu egin zela bat-batean, ez zen ohartu euria, euri jasa, euri basa, euri zakarra, erortzen hasia zela uhinen gain itsasoa bustitzen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 113. orr.
Kezko kiribilek argizuloa belzten zuten. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 533. orr.
Erroiek zerua belztu dute. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 25. orr.
Aurpegia belzteko betuna. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 153. orr.
Ez zion galarazten leihoan bere burua erakusgai jartzea, begiak ikatz-margoz belzturik, masailak berun-zuriztaturik. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 105. orr.
Harrizko tximinia bat, keak belztua, harresian gora. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 146. orr.
Zerriaren saihetsezur ketan belztuz gozatuta jaten zuten. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 53. orr.
Ondartzak petrolakiz belztuak. Herria 2003-05-01
Sutegi handi bat zegoen, hiru zuloz hornitua, non hiru eltze mozkotek ikatz kedarrez belzturiko ipurdiak sartzen baitzituzten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.
Bekainak belzturik zeuzkan, eta ezpainak gorri, ezkontzako argazkian bezalaxe. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 112. orr.
Urteen poderioz, metala belzturik zegoen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 266. orr.
Ezker-eskuin, oholesi ikatzez belztuak zeuden. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 222. orr.
Telebistako irudia desagertu egin da bat-batean, belztu egin da. Berria - Kirola 2004-05-18
Flan alde guztietatik belztua inolako arrangurarik gabe jan zuen Potzolok. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 332. orr.
Farolaren argitasuna mila zatitan lehertua geratu zen, kalea erabat belztuz. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 55. orr.
Gernua belztea ezaugarri nabarmen duen gaixotasuna. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 53. orr.
Egoera iluna da, belztu egin daiteke, baina eutsi egin behar da. Berria - Kirola 2004-04-16
Izan ere, azken hilabetean belztu egin da panorama ekonomikoa. Berria - Ekonomia 2004-08-11
Lehorteak egoeraren larria belztu baino ez du egin Somalian ere. Berria - Harian 2006-01-14
Eguraldi ona denean, kanpoan eguzkitan belzten egoteko gogoa izan omen dezake. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 97. orr.
Larruazala guria eta belztua zuen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 63. orr.
Aztertutako 40 azala belzteko etxeek ez dute betetzen jarduerari buruzko Espainiako legea. Berria - Euskal Herria 2004-04-08
Behealdean xilko ttiki xarmanta eta goialdean udak belzturiko papar eta beso luze finak bistara uzten zituena. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.
Harentzat ez baita ezer garrantzizkoagorik etxera azala ondo belzturik itzultzea baino, eta kolore argiko soinekoak janztea. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 52. orr.
-Nire gizonak ez dit... -Müllerrek kopeta belztu zuen-. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 115. orr.
Kopeta belzturik, su txikiaren gainera makurtzen zuen buru luzea. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 10. orr.
Ministroek muturra belztu zuten, baina ez ziren ausartu kontra egitera. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 223. orr.
Alberto ez zen inoiz egoten muturra belztuta, aitzitik, beti alai. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 85. orr.
Muturra belztu nion. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 63. orr.
Joanttok ezpainak zimurtu zituen eta begiak kasik belztu zitzaizkion, mehatxua zeriela. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 24. orr.
Galdera tiroa bezala atera zitzaion, hortzen artetik, errabia zapalduz, behakoa bat-batean belzturik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 83. orr.
Bata penak eta desilusioak belztua da, bestea alaitasunak eta aberastasunak argitua. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 155. orr.
Berriro ere, une batez argitzen hasitako begitartea belztu egin zitzaion mutikoari. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 233. orr.
Zeruak ez ahal nau zigortuko eta infernuak ez ahal du nire kontrako mendekurik hartuko orain kontatzera noanarekin paper zuria belzteagatik. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 150. orr.
Lantokian orrialde garbi eta guztiz birjinal baten zuritasuna neukan eginkizun, noiz beteko -noiz belztuko- zain. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 219. orr.
Beltz ditzagün paperak. Herria 2003-07-24
Liburuak ez zituen gustuko; belzturiko paper horrek guztiak [...] alferreko ordu luzeen tortura zekarzkioten gogora. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 74. orr.
1957an idazten hasi zenetik anitz orri belztu ditu Jean Louis Davantek. Berria - Kultura 2004-03-10
Berak inoiz ikusi ez dituen eta inola ere ezagutu ez dituen pertsonak belzteko asmoz. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 114. orr.
Zeure senideaz gaizki-esaka diharduzu, zeure amaren semea belzten. Elizen arteko biblia Sal 50,20
-Zer da Ttipi belztu behar hau? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 245. orr.
Neure izen santua garbitu nahi izan nuen, israeldarren erruz, beraiek zeudeneko nazioetan belztua baitzegoen. Elizen arteko biblia Ez 36,21
Horrela, gezurretan ari denak, lagunaren belzten, gehiegi mintzatzen edo isiltzen, baina nehori kalte handiegirik egin gabe, ez du bekatu benialik baizik egiten. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 96. orr.
Tintaren tasunak bitxi eta kontraesankorrak dira: ospea eman eta desegiteko erabil daiteke; ospea belztu edo zuritzeko. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 249. orr.
Zure jakinduria bikainaren emaitzak desegingo dituzte ezpataz, eta zure ospe distiratsua belztuko. Elizen arteko biblia Ez 28,7
Haurrari izena belztu ziola, eta seme-alabei egin ziezaiekeen kalterik handiena egin ziela. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 158. orr.
Belztu egin baitu gure izena. Elizen arteko biblia DnGr 3,11
Izen-belzten aritzea da zentzugabearen gozamena, zuhur jokatzea pertsona burutsuarena. Elizen arteko biblia EsZ 10,23
Erreta bezala, txantxiurtuta, muttur-belztuta utzi zituen Isidorak zartagian. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 109. orr.
Aurpegia, egungo eguzkiak gorri-belztua. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 137. orr.
Olio-pintura belztu batek hormaren erdia betetzen zuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.
Ezpain belztuetatik artean ere aireratzen zen haren gorputza beratua zuteneko usaingaien urrina. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 47. orr.
Ebakiondo belztu batek ezker-eskuin zeharkatzen zion bekokia. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 12. orr.
Hortz belztuen artetik pipa atera, eta, piztua oraindik, sakelan sartu zuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 101. orr.
Neska zoriontsuak eta eguzkiak erreak, beren eguzki kremekin, mutil belztu bularralde irtenekikoak eta haien inbidiaz zeuden mutil zurbil txalekoz jantziak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 201. orr.
Anaren beso-papar belztuei so. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 50. orr.
Ile beltzarana mutilen modura moztua zuela matrail belztuen inguruan. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 167. orr.
Soineko motz udatiarra zeraman jantzirik, izter biribil belztuen berri eskuzabala ematen zuena. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 28. orr.
Hondartza urrunetan nahiz igerileku hurbiletan erdietsiriko kolore belztuagatik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 143. orr.
Beso belztuak nire mahai gainean gurutzatu ziren, papar are belztuagoaren estalki. merkataritza lanetan ari ziren itsasontzi metalikoen ilarei eta gasolinaz zikinduriko ur belztuei beha. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 120. orr.
Bertzelako batean adiskide belztuaren alde eginen nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 160. orr.
Batzuek hainbeste aipu dituzten lege eta libertate berriak etorriko dira ba... eta, betikoek beren esku ukanen dituzten paper belztu andana bat baizik ez da izanen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 132. orr.
azala belzteko (4); azala belzteko etxeek (3)
belzten ari (5); eguzkitan belzten (3); izen ona belzten (3); izena belzten (4)
belztu baino ez (3); belztu bat (3); belztu egin (11); belztu egin da (3); belztu egiten (5); belztu zen (8); belztu zuen (5); belztu zuten (3); horma belztu (3); kopeta belztu (3); muturra belztu (4); zerua belztu (4)
belztua izan (3); izena belztua izan (3); nire izena belztua (3)
belzturik zegoen (3); belzturik zeuden (3)
kopeta belztuta (3); muturra belztuta (3)