Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez baitakigu zer den gorria, zer beltza, zer zuria, dakiguna da odola gorria dela, gehienetan, ikatza beltza, elurra zuria, baina odolak ez du zehazten gorritasuna, ez ikatzak belztasuna, ez elurrak zuritasuna. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 106. orr.
Indigo-ontzian sarturiko eta tindaturiko oihal zuriaren kasuan, ez dela hura indigoak beltzarazi duena, belztasuna indigoaren gorputzaren akzidentea baita, eta beste gorputz batera ezin iragan liteke. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 207. orr.
Bataren gogortasuna eta bestearen biguntasuna, hortaz, horien forma bederatik datozen akzidenteak dira, belztasuna eta zuritasuna haien azken materiaren ezberdintasunetik helduriko akzidenteak diren bitartean. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 213. orr.
Udaberriaren berdetasuna heriotzaren belztasunari nagusitu balitzaio bezala. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 92. orr.
Planeten artekoa bezain trinkoa zen belztasun batean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 164. orr.
Lurraren sabel zulatuetatik meatzari esklabizatuek lanaren izerdiaz erauzitako ikatzarena zirudien belztasuna. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 51. orr.
Ezerezean galdu ziren kandela luzeak; haien sugarrak guztiz itzali ziren; ilunaren belztasuna gaineratu zitzaidan; beheraldi ero zurrunbilotsu batean ziruditen irentsiak sentsazio guztiak, arima Hadesean bezala. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 96. orr.
Seguraski bazegoen arrakalaren bat ilunpetan, zirrikituren bat belztasunaren osinean. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 130. orr.
Berehalako belztasunak itsutu zituen guztien begiak. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 205. orr.
Euroak nahiko sendo jarraitzen du eta urtarrilean jakinaraziko diren enpresen emaitzek finkatu beharko dute ilbeltzaren benetako belztasuna. Berria - Ekonomia 2004-01-03
Bihotza bildu eta itsutu egiten zuen belztasun lodi eta esplikagaitz bat baizik ez zen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 181. orr.
Ikusten gaituzu izarrik ez denean, belztasun trinkoan, zulo sakon, sakon, sakon sakonean. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 26. orr.
Abagune polita baita belztasun nihilista merkean irristatu eta deklaratzeko, adibidez, nola hilketako heriotzak erakusten digun zorrien eta arkakusoen pare garela, edo haien gisako biktimak garela. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 110. orr.
Gero eta zabalagoa omen da belztasun telurikoari kendutako zatia, argiak zauritutako esparrua. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 321. orr.