Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

belzkeria (orobat beltzkeria g.er.) iz doilorkeria.

Zein atso zital uste duzu izan litekeela gisa horretako belzkeria bat asmatzeko bezain gaiztoa?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 146. orr.

Sindikatu bat sortu zuelako lur-jabeek eta haien soldatapeko hiltzaile-taldeek egindako sarraski eta belzkeria guztien kontra borrokatzeko.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.

Mendekua, betiere, da siouxen kontua, Siouxen belzkeria.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 108. orr.

Ez bainuen amesten ahal zer aieru klasetan funtsaturik egon zitekeen, nitaz erran-merranak hedatzen aritzea azalpen bat baino gehiago merezi zuen belzkeria zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 338. orr.

Ni baino lehen beste inork sentitu ez duen bezala baitut nik sentitzen bizitzaren belzkeria engainagarria.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 373. orr.

Apez, fraile, monje, erromes, eskale, bandolero eta beltzeria guzia, gogoak emanala zerrikeria, lapurreta, hilketa eta belzkeria egiten...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 53. orr.

Erregeen Liburuan irakurtzen da nola norbaitek madarikatzen duen Dabid erregea, belzkeria bat eginez.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 32. orr.

Dakizun bezala, baldin zuk belzkeria bat eginen bazenit, ezinen bainizuke itzuli.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 483. orr.

Ezin dugu belzkeriarik egin!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 22. orr.

Desegoki irizten zion gure egintza edo keinu bakoitzari "belzkeria" esaten zion.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 10. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus