Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

beltzuritu, beltzuri(tu), beltzuritzen 1 da/du ad beltzuri egin, bekozkoa zimurtu. ik muturbelztu.

Banuen susmo beltzurituko ote zen, izkiriatu ez niola ikusirik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 78. orr.

Matson andrea beltzuritu egin zen brodatze-lanean ziharduelarik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 238. orr.

Bada ez nirekin beltzuritu, otoi arren.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 300. orr.

Nahi duzu bertzeok beltzuri gaitezen?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 486. orr.

Plazerra hartu nuen haren asalduaz; eta ez ninduen beltzuritzen emakume hura doi bat estutzeak.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 117. orr.

Ez nuen, perpaus horretan, ni etxean ez hartzeko uko bat baizik ikusi, zeinak ez baininduen ez beltzuritu, ez harritu.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 461. orr.

-Hara etxeko jakintsua...! -baina Mattinek, beltzuritzerat zihoakidala bazirudien ere, aitzitik, betartea gozatu zuen berriro, erraiten zidala-: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 202. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Hitz emana diot neure buruari aurkikuntza hori gerora ere baliatzea; eta noizean behin ordezkatzea maitale amoltsua, maitale beltzurituaz.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 131. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus