Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hamabortz egun baditu eginahal horretan ari naizela, eta aldizka baliatu ditut hoztasuna, nahikeria, beltzuria, aharrak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 373. orr.
Eta zergatik mehatxu horiek eta beltzuri hori? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 180. orr.
Begitartea zinez mudatua zuen; zuk ikusi izan diozun aurpegiera eztia beltzuri bilakatua zuen, bertze edertasun bat emanik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 131. orr.
Ea zertan ematen duen denbora, ea beltzuria duen bere gelariekin, bereziki hona ekarri zuenarekin. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 328. orr.
Harrokeria zaurituak espirituak ditu zurmintzen, hutsegiteak areagotzen, beltzuria ekartzen, herra hedarazten. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 341. orr.
Zaude ziur, oraingoan, beltzuririk gabe mintzo natzaizula. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 438. orr.
Haren bisaiak, bat-batean, beltzuritik betargirat egiten zuela eta haren ezpainek irri zuri bat erakusten zutela, erran zuen, grosierki eta deskorteski-: [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 548. orr.
Baina iduri du beltzuriak eztituago direla. Herria 2003-11-27
Hori zidan ihardetsi motz-motza, halako beltzuri harritu bat eginez. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 147. orr.
Joanttok eskuak kendu zituen, beltzuri trufari bat egin eta lekutu zen, durduzaturik eta errabian uzten zuela. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 117. orr.
Badakizua haserretuko naizela, eta une honetan beltzuri gogorrean naizela? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 163. orr.
Dudarik ere ez dut egiten beltzuri doi bat hartu ez duzunik nire isilaldi luzeagatik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 302. orr.
Beltzuri kolpe gogor bat bota zidan, hain gaixtoa non jotzen ninduela senditu bainuen: ez nuen meza denbora osoan ahotik tutik ateratu. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 25. orr.
Kasu horretan, garaitiarik ederrena eragozteko ez da behar izaten beltzuri une bat edo susmo jeloskor bat baizik, edo are gutxiago oraino. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 491. orr.
Begiak hetsi zituen, eta komunzki hermetikoa zuen aurpegia auhen beltzuri batean bildu zitzaion. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 132. orr.
Baserri aizun tankerako etxe batean omen zegoen, eta ez omen zuen batere itxura beltzuria. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 249. orr.
· Intxaur-zur landuzko armairu beltzurietatik, han irten ziren zimitzak osteka, argiak itsuturik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 37. orr.
Bezero gehienak baino garaiagoa zen Willem, eta pianorantz begiratzen zuen beltzuri, emaztea festa-giro haren ardatza izatea ez zuela batere gogoko nabarmendurik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 177. orr.
-Eta huts egin huelako hasi hintzen edaten...? -erran zion, beltzuri-. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 250. orr.
Zer erran nahi didak horrekin? -galdegin zidan beltzuri. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 333. orr.
Beltzuri nago bederen; beraz ez natzaizu neure afera handiez mintzatuko. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 452. orr.
Arratsalde hartan beltzuri ediren nuen osaba, ez dorretxeko studioan, baina jauregikoan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 335. orr.
-Ez dakit zer nahi duzun, baina zernahi den ere, niri bost axola -esan zuen azkenean, beltzuri jarrita, baina zertxobait adeitsuago mintzatuz. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 81. orr.
Neurri gabeko desordena ikusi zuenean, zarata eta zalaparta nonahi, ukabilaz mahai gaina jo, zutitu, eta beltzuri baino beltzuriago jarri zen doña Remedios. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 33. orr.
-Neville? -errepikatu zuen beltzuri eginez-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 40. orr.
Egutxik erantzitako berokia tolesten ari zen emakumeak kolorea galdu zuen, eta beltzuri eginez begiratu zion-. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 36. orr.
-Ikusten dut zuetariko batzuek beltzuri egiten duzuela -bota zuen aurkezleak, Ruche jaunaren keinu ezkorrari erreparaturik-. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 401. orr.
· Graxiren etxebizitzako leihoak hetsirik zeuden, eta beltzuri bat egin zuen, atsegabeturik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 261. orr.
Dena den, itxuraz neskatoak beltzuri arin bat egin zuenean, benetan bizirik zegoela adierazten zuen erantzuntzat jo zuen hori. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 33. orr.