Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Begi ertzetik Angelaren hanka meheko beltzuneari erreparatu nion: luzanga zen, obalo itxurakoa. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 72. orr.
Piztitxo sendokotea zen, txima zuri nahaspilatuak zituen eta han-hemenka beltzuneak alboetan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 50. orr.
Leihoko markoa beltzunez eta erreduraz josita zegoen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 158. orr.
Behean urak aurrera zihoazen eta tintazko olatuak osatzen zituzten ibai bazterretako beltzune trinkoen artean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 21. orr.
Hondoko argiek urari gardentasuna ematen zioten eta neskaren gorputz osoa ikusten zen, baita hankarteko beltzunea ere. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 36. orr.
Txerra lagun minaren aurpegia etorri zitzaion akordura, odolez lohitua, beltzune handi bihurtua leherketaren indarraz. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 18. orr.
Zoritxarrez, hainbat eremutan, eta justu beltzuneak dauden eremuetan, oraindik ez dugulako inoiz aukerarik izan ahoz aho egoeraren berri emateko. Berria - Harian 2006-04-07
Bilbaok atzo gogoratu zuenez, Behatokiak urtero egiten dituen azterketetan Ertzaintza da «beltzuneetako bat». Berria - Euskal Herria 2006-02-15
Honek ere bazuen bere beltzunea: herri txiki eta auzo dezente zegoen artean telefonorik gabe. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 43. orr.