Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zerua beltzatu zen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 149. orr.
Suak baino kalte gehiago egin du keak, jateko sala guzia eta beste barne bat ere arrunt beltzatuak gelditu baitira. pentze batzu gorritzen lehenik, sarri berdatzeko, gero larrazken horietan beltzatzeko. Herria 2001-09-20
Murru gorenek ez dute gehiago teilaturik atxikitzen, zutarte guziak eroriak dira [...] oraino trebeska daudenak, suak eta eguzkiak beltzatuak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 199. orr.
Biharamun goizean panpinan zitekeen, baina begi azpiak lo eskasak beltzaturik. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 155. orr.
Harriturik gelditu zen, haserreak gorri beltzaturik. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 114. orr.
Hau euskaldun militantea zelakotz behar zen zikindu, beltzatu, erakutsiz jendeari egiten zituen urrats guziak enuxenkeria, haurkeria batzu zirela. Herria 2001-03-08