Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hondartzan etzanda beltzarantzen zeuden gorputz lerdenak begiztatzeko. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 203. orr.
Zuri-zuriak eta beltz-beltzak, solariumetan beltzarandurikoak eta sortzez beltzaranak. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 59. orr.
Hirurogeita bost urte inguruko gizona zen, aintzirako haizeak beltzarandua. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 388. orr.
Inoiz gutxitan izana nintzen, bada, horren dotore beltzarandua. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 148. orr.
Nire buru barneak neketan mamitzen ahal zuen erantzunik, niregandik metro batera berezko biziaren jabe iduri taupadatzen zen gainalde beltzarandu eta ttonttordunari so. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 211. orr.