Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ahateak, pelikanoak, beltxargak, kaioak, txolarreak eta horiekin batera beste ehunen bat espezie, batzuk aldiro besteak noizean behin, Lamiakoko (Leioa) eta Bola hondartzako (Getxo) hezegunetan ageri direnak, desagertu egin daitezke. Berria - Euskal Herria 2004-11-28
H5N1 birusak 135 beltxarga hil ditu Iranen, eta bi kasu susmagarri agertu dira Austrian. Berria - Gaiak 2006-02-15
Aintzira horietan beltxargak ibiltzen ziren igerian, eta ontzitxoak irristatzen ziren. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 266. orr.
Beltxargaren tamainako hegazti gorrimin bat agertu zen, bere musika arraro hura jotzen zuela ganga-formako sabaian. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 263. orr.
Hala ere, musika entzuten zen, Txaikovskiren Beltxargen Aintziraren doinuak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 194. orr.
Egitarauan: Johannes Brahms-en dantzak, Errusiako baletak, Maurice Ravel-en "Bolero" eta Camille Saint Saëns-en "Beltxargaren heriotzea". Herria 2003-02-13
Kostata utzi gintuen beltxarga bilakatutako ahatetxo itsusiak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 382. orr.
Parkeko urmaelean hiru beltxarga zuri, polliki igeri, eta ahate arrunt mordoxka bat. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 109. orr.
Egun batean, ordea, beltxarga eder batzuk ikusi zituen aintziran, haien atzetik joan zen, eta, uretan bere gorputzaren islari erreparatzean, harriturik ikusi zuen bera ere haietarikoa zela, beltxarga airos bat alegia. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 116. orr.
Begiz jo zuen espaloitik zihoan emakume ingeles lirain bat, beltxarga bezain lerdena, nolabait esateko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 294. orr.
Beltxarga oihularia. Berria - Gaiak 2004-11-10
Bere kotxean iritsi zen, kaskoetan beltxarga-lumak zituzten zaldunak lagun. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 29. orr.
Tamestatak eta beltxarga-lumatxen egoskinak banatzen nituen. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 13. orr.
San Joan udareak, dukesak, batzuk potoloak, beste batzuk luzeak, beltxarga lepoekin edo sorbalda apoplektikoekin, sabelak horiak eta berdeak, karmin pittin batez edertuak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.
Euskal Herrian ez dago beltxarga migraziorik. Berria - Euskal Herria 2006-02-17
beltxarga bat aurkitu (3); hildako beltxarga (3); hiru beltxarga (4)