Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Apalak goregi geratzen zitzaizkionean, neska beltxaran polit bati eskatzen zizkion Ruche jaunak eskuratu ezin zituen liburuak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 211. orr.
Nere larru beltxaranak erakusten duen bezala, ez naiz txinatarra. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 130. orr.
Nire eskuak papar beltxaran horretan beheiti imajinatu nituen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.
Neskak lerro-lerro plazaren ingurumarian eserita, gehientsuenak nork bere bular beltxaranari haurtxo bana itsatsita. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 65. orr.
Ohartu zen filipindarrak txinatarrak baino beltxaranagoak zirela. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 160. orr.
Mutil koxkor beltxaran txintxo eta serio bat zen Stephen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 202. orr.
Hara han inguru guztian, eguzkiak ozta-ozta ukiturik, mendi-tontor beltxaran xaloak, doi-doi aienaturiko gau hartan sorturik bezalako berri. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 71. orr.
Kar eta jestu haundiz ari dira bi beltxaranak, emanahala emanez pilotari beren eskuko loturekin, baina ez ote zuten partida soberasko denbora laburrean egun hautan! Herria 2001-03-22
Hi nora galdu hintzen hire beltxaranarekin? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 304. orr.
Beltxaran ile-handi bat. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 139. orr.
Beltxaran ederrak ezin izan zion barreari eutsi Ruche jaunaren harritu-itxura ikusirik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 212. orr.
neska beltxaran (4)