Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Emaztea, semea, bi alaba beltx, sei ikasle morroi eta bi neskame. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 53. orr.
1829an Uztaritzen finkatu serora beltxak bai eta 1842an sortu Angeluko serora urdinak osoki sustengatu zituen. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 18. orr.
11etan: meza nagusia Afrikako apez beltx bat izanen da predikari. Herria 2005-09-01
Hegazti beltxen kantu xuria. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 102. orr.
Ederra zen, inor ederrik bazen herrian: azal-larrua beltx, sudur zuzena eta mehea, ezpain mamigabeak, eta bi begi, suziriak ziruditenak. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 18. orr.
Begi beltxak, ezpain gorriak bezalaxe, itxita ditu. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 204. orr.
Sabel osoa xuria bizkar beltx urdinarekin. Herria 2005-12-29
Huntzaren ale beltx biribilak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 379. orr.
Ni neroni frankotan jana naiz baba beltxa etxean. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 59. orr.
"Bale" hitza, piper beltxa bezala hedatzen ari zaigü gazteen artean, frantsesezko "vallée" edo espainolezko "valle" delakoaren erraiteko, eta hori ez da xüxen. Herria 2003-02-20
Begiratzen du lertxunaren sustraietara, eta ikusten ditu bi sagu -txuria bata, beltxa bestea- kirra-kirra, sustraia gutxika janez ari direla. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 183. orr.
-Ez al dizue gogorarazten gure egoerak Agatha Christieren Hamar beltx eleberria? Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 78. orr.
Soinekoaren azpian oinutsik ageri zitzaizkion zangoak, mehe eta beltx. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 233. orr.
-Ni beltxa naiz, baina ipurdia txuria daukat-, eta gonak jasota ipurdia erakusten omen zion. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 12. orr.
Las Palmasko portuko presidenteari horren berri eman zaionean, azkar erantzun du: beltx horiei, antza, ez zaie ezatsegina egiten arrain ustelaren kiratsa. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 74. orr.
Beti beltxez bezti zen, Gabrielle, biloak gibelera luzatuak, mottoan bilduak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 56. orr.
Karrorat igan orduko, han kausitzen dut neska gazte aurpegi-argi bat, ilea beltx-beltxa, ene adintsukoa. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 52. orr.
Gero, abenduan, neguko solstizioan, lore xuri haiek denak, ale beltx-beltx ttiki pottolo eginda daude, eguzkiaren beherakada islatzen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 455. orr.
Gero, aita zenaren lutoz, beltzez tindatuta jantzi behar izan nuen, eta balioko zidan, beharko balio, Arantzazuko Seminariora hamar urtez beltx-beltxean jantzita etorri nintzenerako. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 134. orr.
apez beltx bat (3); begi beltxak (3); xuri ta beltxak (4); xurita beltxak (3)
asto beltxarenak (11); asto beltxarenak esan (3)