Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

belo 1 iz oihazleko estalkia.

Pegarra zeraman bizkarrean, eta burua belo batez estalia.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 131. orr.

Orduan konturatu nintzen berarekin zetorren neskak beloa zeukala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 493. orr.

Emaztegaiari beloa ipintzeko zeremonia etorri zen gero.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 204. orr.

Frantziako eskoletan beloa erabiltzeko debekuak aurrera jarraitzen bazuen,«atentatu gehiago» izango zirela esan zuen prentsa agentziara deitu zuen ezezagunak.  Berria - Mundua   2004-01-07

Bai ederra dela norbaitek erostea, harem batean beloa jantzita bezala sentitzen naiz.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 48. orr.

Hara sartzearekin aurpegia estaltzen zion beloa kendu du Ez al duzu beloa kendu behar?  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 217. orr.

-Erantzi beloa eta eser zaitez.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 246. orr.

Errabino gazteak ingelesez hitz egin zuenean, beloa jaso eta zintz egin zuen farfailazko musuzapi batean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 118. orr.

Orduan, kapelako beloa altxatu, bere izena esan, eta den-dena kontatu zion, argi eta garbi, geldialdirik egin gabe.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 370. orr.

Nik burua estaltzen zion beloa besterik ez nion ikusten.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 15. orr.

Beloan bildua jarraitzen zuen, eta soil-soilik begitarte beltzarana, ile xerlo beltzak eta hanken behealdea ikusten zitzaizkion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 202. orr.

Argazki haren ondoan beste bat zegoen, nire ama Anna Kuliscioffekin, biak euri azpian, biak beloarekin eta kapelutzar lumadun banarekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 55. orr.

Alde banatatik bi katetxo doratu zituzten zintzilik, eta buruan, kofia estu aparteko eder bat zeramaten, dena beloz egina.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 86. orr.

Ni ez nengoen horregatik batere kezkatua, ezta goiz batean, eskolara nindoala, beloz guztiz estalitako dama bat zure etxetik irteten ikusi nuenean ere.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 16. orr.

Eder-ederrak ziren beloz gorderik ez zeuden emakumeen begitarteak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 305. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Eskularru more ilunak jantzi, eta belo lodi bat itsatsi zion kapelari.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 369. orr.

Printzesa belo zahar batean bildua doan bitartean, mirabeak soineko berriekin harropozten dira.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 216. orr.

Une hartan bere belo beltzaz baino ez zen oroitu, eta zurezko sandaliez.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 243. orr.

Belo griskarez estalitako emakumeak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 89. orr.

Kopa altuko eta hegal zabaleko kapelak, brodatuak zituzten belo zuriak, bular aldean parpailak dituzten blusak.  Berria - Kultura   2006-01-31

Ataka hartan, belo magiko baten edo intsentsu-ontzi babesle baten premia handian zegoen!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 164. orr.

Zeharretara so eginda, zetazko belo berdeak jantzirik dantzan ari zen emakume bat ikusi zuen Ellenek.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 459. orr.

Armadurak gizon ausartentzat zetazko beloak emakume ederrentzat bezala zirela.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 85. orr.

Emaztegaia ez zen usadiozko beloaz estali.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 202. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Nolanahi ere, bere osotasuna behingoan erakutsi gabe, zerua lotsa onez gordetzen zen belo-irudiko hodei gardenen atzean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 24. orr.

· Eta, gustatu al zaizu nire ezkontza-beloa?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 88. orr.

-Nik halako dolu-belo bat besterik ez nuen ikusi.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 493. orr.

4 irud/ hed

Hil-oihala beste bizitzaren beloa duzu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 28. orr.

Zer aurpegi ezkutatzen du Ilustrazioaren beloak?  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 169. orr.

Esku zurien beloa hedaturik Gorantz begiratzean, argi islatuaren belo ahulean zehar, zeru urdin-beltza eta izarrak ikusi zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 266. orr.

Paulek irrifarre eztiena agertu zuen, oroitzapenen beloak gordea, ametsek ñabartua.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 101. orr.

Ederki ikusten nuen inguruko jendea, eta gizalegearen eta konbentzioen beloak haiengan estalita zuena ere bai.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 126. orr.

"Ezjakintasunaren belo" horren azpian, guztientzat onuragarriena den egoera adosten saiatuko omen dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 203. orr.

Elurrak lasaitzen zuen, maindire zuri mugagabea garbitasun belo bat iruditzen zitzaion, merkatuko zaborren gainean bota zutena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 377. orr.

Ematen zuen nire zentzumen guztiek beloz estali nahi zutela, eta, zentzumenak galtzera nindoala sentiturik, eskuetako ahurrak elkartu eta dardaratzeraino estutu nituen, behin eta berriz Maitea!  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 46. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beloa erantzi (4); beloa jaso (4); beloa kendu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus