Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
beletzar (ETCn 10 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian belatzar agertzen da, ETCn 3 agerraldi) 1 iz adkor bele handia.
Beharbada hegatxabalen bat aireratuko da, edo beletzarren bat jirabiraka hegaldatuko, haren buruaren gainetik. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 190. orr.
2 (izenondo gisa) irud/hed
Eta hor, eta hor bakarrik, bilatu behar dizu Espainiak bere osasuna, doktrina arrotzen zornez herbalarazi nahi duten intelektual erroi eta beletzarrei entzungor eginez. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 149. orr.