Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
beldurrarazi, beldurraraz, beldurrarazten du ad beldurra eman.
Beraiek asmatu dute heriotza, beraiek diote beldurra, eta gu beldurrarazten gaituzte. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 67. orr.
Ez zaitzatela beldurrarazi ez borrokaren laztasunak, ez nekearen larriak, sari handia izango baituzue. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 937. orr.
Nahi naute beldurrarazi ari omen zarelako, zure mendeku goseari osoki emana, hura asetzeko bitartekoen bila, are legeen zorroztasunean ere. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 516. orr.
Amek beren haur bihurriei, beldurrarazteko, "Geinek harrapatuko zaitu". Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 54. orr.