Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Belauniko egon zen eskuak zerurantz jasota, Jainkoak entzun ziola goi-agerpenez jakin zuen arte. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1078. orr.
Ni belauniko jarri nintzen bere atzean, hurbildu eta estu besarkatzeko asmoz. Aitor Arana «Onan», 2000 - 42. orr.
Zutik eta belauniko jartzen zen une egokian, behar bezalako portaera gizalegezkoa izaten saiatzen zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 298. orr.
Atzeko bazter batetik eszena gaietako ohol batzuk hartu, aurrealdera etorri eta, belauniko jarririk, iltzez josten hasiko da. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 18. orr.
Jauregiko zerbitzari guztiak belauniko eta ahuspez jartzen ziren haren aurrean, hala baitzuen agindua erregeak. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 133. orr.
Preso irakiarrak belauniko eta urik gabe eduki zituzten, etengabe mehatxatuz eta irainduz. Berria - Mundua 2006-01-13
Belauniko geratu zen hormaren kontra. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 34. orr.
Belauniko hurbildu zen, eta, oheraino narraska igorik, erregearen esku zimurtua jaso, handik eraztuna irristarazi, eta atxiki egin zuen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 72. orr.
Belauniko erori zen ia, baina bere burua beldurraren eta ikaraldiaren gainetik aurrera egitera behartuz, azken bihurgunea hartu eta Hiriko Atearen atzeko plazara atera zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 120. orr.
Zatoz nirekin, belauniko eskatzen dizut. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 293. orr.
Legendun bat etorri zitzaion erreguka, eta belauniko esan zion: [...]. Elizen arteko biblia Mk 1,40
Hau jin orduko belauniko eman zen, Kardinalen aitzinean, Aita Sainduarenganik 15 urratsetan eta honen gibeletik zeuden ganberazain eta zeremonialariak. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 175. orr.
Geroxago, beren gogoetak bururatzen dituztelarik, borta aitzinean atzemaiten dute, belauniko, otoitzean ari. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 72. orr.
Apaiza harengana joan eta belauniko aurkitu zuen oraindik, negarrez, eta behin eta berriro errepikatzen: [...]. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 347. orr.
Zigortutako beste guztiak bankuan belauniko utzi eta guregana etorrita zegoen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 74. orr.
Hamar bat mutil ginen, denok belauniko, aldarerantz begira. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 72. orr.
Asto gainetik berehala jaitsi zen eta, lurrean belauniko eta eskuak zerurantz luze, ez zion otoitzari atsedenik eman. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 309. orr.
Jende gutxi dago barruan, bospasei atso belauniko besterik ez. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 36. orr.
Belauniko, erreminta bila edo, lardaskan zebilen Joxemariri: Berriro belauniko, arrastaka igo zen txalupara. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 16. orr.
Mariskalaren emaztearen aurrean belauniko, haur txintxo baten gisara. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 271. orr.
Lurrean belauniko, balearen gantzarekin igurzten zituen bere botak eta nire senideenak. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 12. orr.
Lurrean belauniko bizpahiru tiro bota zituen argietako bat itzali berria zen lekuaren goialdera. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 159. orr.
Frantzia belauniko dago, gazteria zutik. Berria - Ekonomia 2006-03-22
Gobernu demokratikoak belauniko jartzeko gai den korporazioa. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 20. orr.
Baditugu Madrilgo autoritarismoaren aurrean belauniko jartzen ez diren komunikabide handiago batzuk. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 135. orr.
PSOEri «PPren aurrean belauniko» jartzea leporatu zion. Berria - Euskal Herria 2004-02-22
Borreroak ezagutu zuen kondenatu dohakabe bat beti belauniko bizi eta urkamendian zutik hil zena. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 79. orr.
Horra, bada, labur adierazita, zer pentsatzen dudan orain leialtasunaz eta antzeko baloreez, horien aldare aurrean hainbat urte belauniko egin eta gero! Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 220. orr.
«Guk borrokatu ditugun aurreko errejimeneko elementuak dagoeneko belauniko ditugu», adierazi zuen atzo Raymond Odiernok. Berria - Mundua 2004-01-24
ama belauniko (3); aurrean belauniko (26); aurrean belauniko jarri (6)
belauniko aurkitu (3); belauniko egon (4); belauniko erori (17); belauniko erori nintzen (3); belauniko erori zen (8); belauniko eskatzen dizut (3); belauniko geratu (3); belauniko geratu zen (3); belauniko jarri (76); belauniko jarri da (3); belauniko jarri nintzen (8); belauniko jarri zen (16); belauniko jarriko (5); belauniko jarririk (10); belauniko jarrita (8); belauniko jarriz (3); belauniko jartzea (3); belauniko jartzeko (6); belauniko jartzen (17); belauniko jartzen da (3); belauniko jartzen zen (3); belauniko jausi (7); belauniko zegoen (17); belauniko zeuden (4)
bere aurrean belauniko (3); biok belauniko (3); gainean belauniko (11); haren aurrean belauniko (5); jarri belauniko (4); lurrean belauniko (10); ondoan belauniko (7)