Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

belaunikatu, belaunika(tu), belaunikatzen (orobat belaunbikatu g.er.) 1 da ad belauniko jarri.

Gero belaunikatu egin zen eta mundu guztia belaunikatu zen harekin.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 47. orr.

Haren aitzinera heldu orduko, guztiak belaunikatzen ziren eta, haren eskuei eta oinei muin ematen zuten.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 11. orr.

Hurbildu eta debozio handiz irudiaren aurrean belaunikatu zen otoitz egiteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 428. orr.

Komunaren aurrean belaunikatu eta gonbitoka hasten naiz.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 69. orr.

Orduan ziren Gathalonabesen aitzinean belaunikatzen, eta haren zetazko oinetakoak zituzten musukatzen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 77. orr.

Sartu zen, bada, ermitan, belaunikatu zen aldare aurrean, eta hala egon zen, deboziozko jarrera batez, harik eta gizon-taldea urrutiratzen entzun zuen arte.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 133. orr.

Eguerdia, heriozko isiltasuna, Sabethen ondoan belaunikatu nintzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 194. orr.

Azkenean bere oinetan belaunikatuko nintzela pentsatu nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 204. orr.

Mendeetan zehar, Jainkoak daki zenbat eta zenbat kristau, nafar eta jakobetiar, belaunikatu diren, orai bezala, Orreagako Amaren oinetan, bereziki irailaren 8 guziz, haren urtebetetzekari.  Herria   2004-11-11

Horregatik, etxeko emakumea hainbat aldiz altxatzen da, lurrean belaunikatuta baitago.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 18. orr.

Gero aldare nagusiko Kristoren aurrera belaunikatzera joan zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 293. orr.

Ez zuen haren ahotsik atzera entzun, harik eta, "sanitario", "sanitario" desesperazioz oihuka, ondoan belaunikatu zitzaion arte.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 49. orr.

Bere hanka meheen artean belaunikatu nintzen alfonbraren gainean eta zakil tentea hartu nuen ahoan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 22. orr.

Zatozte, gurtu dezagun ahozpezturik, belaunika gaitezen egin gaituen Jaunaren aurrean!  Elizen arteko biblia   Sal 95,6

Lear errege zaharra ere ageri zen, bere bizar zuria urraturik, bere alaba Cordellia-ri barkamen eskatzeko belaunikatzen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 116. orr.

Belaunikaturik, begirune eta jaiera handiz eskatu zion Frantzisko dohatsuari bere elkartean har zezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 469. orr.

Bertze batzu belaunikaturik lurrari musu emanka ari ziren.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 179. orr.

Ama ikusi zuen belaunikatuta errezatzen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 54. orr.

Polizia ere belaunikatu egin zen laguntzera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 223. orr.

2 (adizlagunekin)

Haren itxura miresgarriaren aurrean apalki belaunikatu nintzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1103. orr.

Komeni den bezala, Ermitak aipatu misterioan sartu eta kartsuki belaunikatzen dira.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 64. orr.

Astunki belaunikatu zen eta Ellen zutik egondako eskailera-mailari muin egin zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 365. orr.

Ulertzen dut Galileo, umiliatua izan zelako, baina ez arras umiliatua; belaunikatua, baina ez arras belaunikatua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 263. orr.

Gizon zaurituaren ondoan arin bai arin belaunikatu eta ura eskatu zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 223. orr.

Hogei minutuz minimalismo geometrikoaren bertuteez berriketan aritu ondoren, lasai-lasai belaunikatu eta arte-tratulariaren galtzazuloa ireki zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 53. orr.

Katedraleko sarrera atzeman zuen eta hango ilunpean, ama-ontzi bero eta harkor batean nola, umekia bezain kuxkur belaunikatu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 61. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Ur sakon, ama belaunikatuen izu eragileak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 92. orr.

Egiaz, hil-hurren dagoen biktima belaunikatua zirudien, esku odolduak luzatu eta asasinoari mesedez gehiago sufriarazi gabe behingoz hiltzeko eskatzen ziona.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 393. orr.

4 irud/hed

Ez zarete arauz nehoiz belaunikatuko Estatuaren aitzinean!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 166. orr.

Abertzale sentitzen direnek Madrilen aurrean sekula belaunikatuko ez den alderdi bati eman behar diotela botoa.  Berria - Euskal Herria   2004-03-07

Euskal Herriaren aldeko borrokalariak ez gara belaunikatuko, Euskal Herriak zutik iraunen du!  Berria - Euskal Herria   2004-05-23

Demokrazia indarturik atera da, ez delako bortizkeriaren aurrean belaunikatu eta ez diolako elkarrizketari uko egin.  Berria - Harian   2006-03-23

Badakitelako armak entregatzea, edo haiek suntsitzearen argazkiak egitea belaunikatzea izango litzatekeela errepublikanoentzat.  Berria - Harian   2005-07-31

Caisse d'Epargne taldea ondo antolatu zen jazarpen lanean eta Marchante belaunikatu egin zen, Zumarragatik Beasainera doan errepide zabalean, bere kirol zuzendariak horrela aginduta.  Berria - Kirola   2006-04-05

Bigarren zatiari hobeto ekin zioten kanpokoek, eta 13-15 aurreratu, baina Arrate ez zen belaunikatu.  Berria - Kirola   2006-04-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus