Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
belaunezur (orobat belaun hezur) iz belauneko hezurra, belaun-katilua.
Kolpe handia jaso zuen eta belaunezurra hautsi. Berria - Kirola 2006-04-30
Istripuaren ondorioz, txapeldun ohiak, sudurretik kokotserainoko hezur guztiak eta ezker belaunezurra hautsi zituen. Berria - Kirola 2004-07-22
Partidaren bezperan, belaunezurreko tendinitisa osatu gabe zuela aurreratu zuen Titinek. Berria - Kirola 2004-11-07
Belaunezur edo tibia-hezur higaturen bat, etengabe barkamena eskatzen duela dirudien sorbalda keinu bat, munduko kriminal guztiak salatuko omen zituen sudur okerdura komun bat. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 140. orr.
Auto istripu baten ondorioz, belaunezurrak gaizki ditu eta makuluekin ibili behar du. Berria - Mundua 2004-10-02