Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Belaunak honela ferekatzen dira -eta belaunburutik belaunaren barrualdera mugitzen du poliki eskua, izterrak eta bernak bat egiten duten puntura. «Kuskue tanden», 2004 - 58. orr.
Belar gainean saiheska eserita, zalu ageri zen Carmen, berna zuri ederrak atzerantz, belaunburuak bi sagar eder izter gurien hasieran. «Kuskue tanden», 2004 - 232. orr.
Belaunburuak estali nahi ditu gonaren ertzarekin. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 26. orr.
Belaunburuak agerian, gehiegi erakusten ari ote den irudipena dauka. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 26. orr.
Belaunburuak estututa, esku biak katiluaren inguruan bilduta, horma-irudi egiptoar batetik ateratako figura zirudien. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 17. orr.
Zira transparentearen azpian gona bakeroa zeraman, belaunbururaino iristen zitzaiona, eta brodatuekiko blusa zuria. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.
Sabelean eta belaunburuetan kolpeak eman zizkiotela salatu zuen Aiertzak. Berria - Euskal Herria 2004-10-09
Virgiliok ingeles erako beroki beltza zeraman, belaunburuetaraino luze. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 241. orr.
Kokoriko makurtu naiz, aurpegia belaunburuen artean ezkutaturik, eskuak kasket gainean, arren nire buruaren gaindik lerra dadin otoika, lubakiaren gaindik jo eta besteren baten bila egin dezan. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 159. orr.
Bi belaunburuak hautsiak. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 157. orr.
Ezker belaunburuaren alboko kartilagoan lesioa. Berria - Kirola 2004-11-10
Bederatzi urterekin poliomelitisak erkindutako belaunburu haiek, elkarri musu ematen zioten kalaberatxoak bailiran. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 105. orr.