Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hainbat familiatako hiru belaunaldi (alaba, ama, amona) aztertu ditu psikologoak. Berria - Gaiak 2006-02-08
Belaunaldiak pasatuko dira eta herri zaharra izango zarete lurraldean. Elizen arteko biblia Dt 4,25
Alexandroren belaunaldiak iraganarekin haustura adierazi zuen eta aro berri baten hasiera. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 230. orr.
Bizirik irauteko borrokatu ziren nire gurasoak; genozidioa-ren belaunaldiaren ondoko haurrek [...] beren izenean bizitzen saiatu beharko zuten inolaz ere. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 42. orr.
1970-1980ko belaunaldiko emakume idazleak. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 308. orr.
Bi mundu gerla bizi izan zituen belaunaldiaren izenean. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 8. orr.
Hauek izan ziren lebitarren familiaburuak, nor bere belaunaldian. Elizen arteko biblia 1 Kro 9,34
Gure belaunaldia hippismoarena izan da. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 202. orr.
Bi mundu-gerrek, belaunaldi baten bizitzan egindakoek [...] ia kalterik gabe utzi zituzten Estatu Batuak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 374. orr.
Hiru belaunaldi behar ziren langile-klaseko edo klase ertain beheko familia bat "familia oneko jende" bihurtzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 326. orr.
Belaunaldien arteko hizkuntza lotura estutzea. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 153. orr.
Eta emakumearen gurasoek, aitona-amonek, birraitona-amonek, eta bir-birraitona-amonek egindako balizko bekatuen zerrenda bota zuen, hamargarren belaunaldiraino. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 35. orr.
Hirugarren belaunaldiko zibilizazioetako bakoitzak, gaur egun bizi denak, eliza bat du bere atzean, berorren bidez bigarren belaunaldiko zibilizazio baten filial delarik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 447. orr.
Bigarren belaunaldiko etorkina da. Berria - Euskal Herria 2006-05-10
Hirugarren belaunaldiko zibilizazio bat eliz gorputzetik irteten denean, bigarren belaunaldiko zibilizazio "gurasoa" berriro jaiotzea al da bide aldaezin eta ezinbestekoa hura gauzatzeko? Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 133. orr.
Produktuen eduki teknologikoaren gorakadak, lehen belaunaldiko herrialde industrializatu berrietan, truke-tasa errealek gora egitea ekarri du. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 131. orr.
Nire belaunaldiko gazte alemanontzat, Frantziari genion gorrotoa biltzen zuen Parisek. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 296. orr.
«Hainbat belaunalditarako lana dago» dio. Berria - Kultura 2006-02-11
Pepysena baino bi belaunaldi lehenago, fede honen profeta ozenago bat aurkitzen dugu Francis Baconengan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 357. orr.
Hainbat belaunaldi geroago ohartzen hasi ziren oker zeudela. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 9. orr.
Antzeko ikuspegi mugatua ezinezkoa zen belaunaldi bereko edozein mendebaldarrentzat. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 405. orr.
Belaunaldiak joan, belaunaldiak etorri, munduak mundu dirau. Elizen arteko biblia Koh 1,4
Ez gugan, eta ez oro har gure belaunaldiarengan, "ariar" zein judu izan, ez zen artean erne faxismoari aurre egin behar eta ahal zitzaiolako burutaziorik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 77. orr.
Iragana ezagutzen zuen belaunaldi zaharra orainaldia eskatzen zuen belaunaldi berriaren kontra. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 119. orr.
Uste dut belaunaldi berria oldarkorragoa dela, eta errespetu gutxiago sumatzen diet gizonen irudiarekiko. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 215. orr.
Belaunaldi gazteen kemenak itxaropena emango die, bidean gauzak utzi behar izan dituzten arren. Berria - Kultura 2004-09-19
Belaunaldi gaztea ere hor dugu, 50 bat 8-14 urtekoekin. Herria 2005-02-27
Lehenengo Mundu Gerraren ondoren errealitatea ez zitzaion batere asebetegarri; iritzi berekoak ziren "Belaunaldi Galdua" idazle-taldeko gainerako kideak ere. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 9. orr.
Bera zen, espioi, detektibe eta polizien belaunaldi oso bat maisutzat hartutako espioia, aspalditik bere kabuz lanean ari zena. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 68. orr.
Belaunaldi gaizto honetako gizaseme batek ere ez du ikusiko zuen arbasoei zin eginez agindutako lurralde ederra. Elizen arteko biblia Dt 1,35
Belaunaldi indartsua zelako gurea. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 150. orr.
Urrezko belaunaldiko kide den aldetik, Scolarik ez du aulkian eseri nahi izan, Figo, Pauleta, Couto, Costinha eta gainerakoak jokatzen ari diren bitartean. Berria - Kirola 2004-06-12
Perspektiba espiritual zoriontsuago hau, gutxienez, aukera bat zen, Mendebaldeko gizon-emakumeen belaunaldi etsituak argi goxo baten izpi erakargarria hauteman ahal izateko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 400. orr.
Ikus arbola joriaren gaineko hostoak: batzuk jausi, besteak sortu; berdin hezur-mamizko belaunaldiak: bat hil, bestea jaio. Elizen arteko biblia Si 14,18
Ahantzitako belaunaldi baten deserrotzeari buruzko hausnarketa. Berria - Kultura 2004-11-02
Lehian eta sokatiran hasi zaizkigu atzoko eta gaurko belaunaldiak, eskuineko eta ezkerreko alderdiak, bakoitzak ongi finkatuz bere zedarriak eta gogor eraikiz bere gotorleku propioak. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 33. orr.
Iraganeko belaunaldien testigantza. Elizen arteko biblia Jb 8,8 tit
Horiexen mendean baitaude egungo zein etorkizuneko belaunaldiak. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 62. orr.
Baina egungo belaunaldiak barre egiten du, eta, harropuzturik, handiustez beterik, huts gehiago egiten ditu, zeinen kontura barre egingo baitute ondorengo belaunaldiek. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 306. orr.
Belaunaldi aldarrikapen bat. Berria - Kultura 2004-04-11
Mende laurden eta heren baten arteko uhin-luzera duen belaunaldi-ziklora igarotzen garenean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 334. orr.
Sortze tasa 0,8 da, eta belaunaldi aldaketak 2,1 eskatzen du gutxienez, 1981etik iristen ez den tasa. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 129. orr.
PSOEn belaunaldi erreleboa geratu dela eta hori balizko gobernuan nabarituko dela gogoratzen du. Berria - Euskal Herria 2004-02-28
Ez dut uste belaunaldi kontua denik. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 189. orr.
Frantzian hemeretzigarren mendetik hogeigarrenera igarotzean belaunaldi-kopuru bera behar izan zen ofizialki konbertituriko burges agnostiko edo ateoen biloben artean benetako katoliko erlijiozaleak sortzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 327. orr.
Hauek dira haien bizilekuak eta belaunaldi-zerrendak. Elizen arteko biblia 1 Kro 4,33
Geure behaketak eta pentsatze historikoa belaunaldi-kate luzeen arabera egiteko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 330. orr.
Dagoeneko sarri esan dugun bezala, hiru zibilizazio-belaunaldi ditugu. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 171. orr.
Giza belaunaldien segidak esanahi handia duela ikusten da, hiru belaunaldikoa delarik buru-azturetan hainbat motatako aldaketak zertzeko behar den denbora-tartea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 459. orr.
Guraso-belaunaldi oso bat -ama-belaunaldi bat bereziki- errudun sentiarazi zuten beren umeen autismoagatik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 242. orr.
Atalburu honen eta hurrengoaren jardungaia Paduako San Antonio da, lehen frantziskotar belaunaldiaren emaitza baliotsuenetakoa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1017. orr.
Azken 25 urteotan bertsolari belaunaldi batek bertsogintza odolberritzeko egin duten ahaleginaren emaitza. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 37. orr.
Aurrez gerrarik ikusi ez zuten israeldar-belaunaldiak hezitzeko eta gudurako trebatzeko baizik ez zen izan hori. Elizen arteko biblia Epa 3,2
Berrogeita hamar urteotan marka handia utzi du ETAk gure herriko zenbait gazte-belaunaldiren pentsamolde eta esperientzian. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 14. orr.
Hainbat alderdi eta gizarteko erakundetan militatzen dugun nazionalista belaunaldi berria kalean dagoela plazaratu nahi dugu. Berria - Mundua 2004-05-08
Bizimodu formalizatutik aldenduta baitzeuden beat belaunaldikoak. Berria - Kultura 2006-01-17
Next Generation belaunaldiko idazleek, ulertzen ez duten eta erantzunik eman ezin dioten mundu batetiko erotasun sentimendua ez ezik, hustasun elektrikoan desagertu gabe sozialki irauteko, narrazioetan espazio moral eta intimo bat eraikitzeko modua egiten dute. Berria - Kultura 2006-01-10
Liburuaren belaunaldikook ez dugu asmatzen play station belaunaldikoekin. Berria - Euskal Herria 2004-08-04
Espainiako Gobernuak Garoñaren belaunaldikoa den Zoritako zentrala itxiko zuela iragarri zuen. Berria - Harian 2005-07-20
Alderdi Sozialistak konpromisoa hartu zuen hauteskunde kanpainan lehen belaunaldiko zentral nuklearrak ixteko. Berria - Harian 2005-07-20
Hirugarren milurtekoak DIUen beste belaunaldi bat ekarri digu: bosgarrena. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 97. orr.
Emakumeak, berriz, mende erdi daramate pilula hartzen; haientzat laugarren belaunaldiko pilulak dira. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 106. orr.
Barazkiak sortu ziren lekura itzultzen ziren, beste aza, arbi, azenario belaunaldi batzuei beroa emateko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 289. orr.
Belaunaldiz belaunaldi berritzen den ahots baten oihartzuna. Berria - Kultura 2004-03-27
Ahoz nahiz idatziz, belaunaldiz belaunaldi transmititzen den denboraren altzoan babestutako kultur ondarea. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 35. orr.
Urtez urte, belaunaldiz belaunaldi, Euskaldun Gazteriak, emazte eta gizonak xutik eman ditu! Herria 2004-11-04
Badago ezinbestean bete behar den baldintza bat: belaunaldiz belaunaldi askatasunaren borrokaren testigua pasatzea. Berria - Euskal Herria 2004-09-26
Nire semearen bertsoak belaunaldiz belaunaldi geratuko baitira gizakien gogoan. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 214. orr.
Haren ama ere txoria zen, eta baita amona ere, eta, halaxe denak, belaunaldiz belaunaldi, milaka urtez. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 148. orr.
Ezpainik ezpain doaz, menderik mende, belaunaldiz belaunaldi. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 195. orr.
Baina nolatan aldatzen da etengabe interpretazio hori belaunaldiz belaunaldi? Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 210. orr.
Bizirik zirauen, ordea, belaunaldiz belaunaldi. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 110. orr.
Hala deituko nauzue belaunaldiz belaunaldi. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 150. orr.
belaunaldi aldaketa (17); belaunaldi aldaketak (3); belaunaldi arteko (7); belaunaldi asko (3); belaunaldi askotan (3); belaunaldi bakar (3); belaunaldi bakoitzak (12); belaunaldi bakoitzak bere (4); belaunaldi bat (35); belaunaldi baten amaiera (4); belaunaldi batentzat (4); belaunaldi batetik bestera (9); belaunaldi bereko (6); belaunaldi berekoak (4)
belaunaldi berri (28); belaunaldi berri bat (10); belaunaldi berria (20); belaunaldi berriak (35); belaunaldi berriaren (6); belaunaldi berriari (4); belaunaldi berriei (19); belaunaldi berriek (25); belaunaldi berrien (21); belaunaldi berrien euskalduntzea (7); belaunaldi berriengan (3); belaunaldi berrietan (5); belaunaldi berriko (13)
belaunaldi bi (3); belaunaldi bikaina (3); belaunaldi bizia (3); belaunaldi biziaren (3); belaunaldi ezberdinetako (3); belaunaldi gaztea (3); belaunaldi gazteak (6); belaunaldi gazteei (3); belaunaldi gazteek (4); belaunaldi gazteen (4); belaunaldi gazteenek (3); belaunaldi guztiak (6); belaunaldi guztiek (3); belaunaldi guztietan (3); belaunaldi hura guztia (3); belaunaldi igaro (4); belaunaldi jakin (4); belaunaldi oso (26); belaunaldi oso bat (9); belaunaldi oso baten (6); belaunaldi oso batengan (4); belaunaldi pare (3)
belaunaldiz belaunaldi (72); belaunaldiz belaunaldi igaro (3); beste belaunaldi bat (10); bi belaunaldi (10); datorren belaunaldi (3); eskolak belaunaldi berriak (4); gazte belaunaldi (5); gizadiko belaunaldi (3); hiru belaunaldi (11); hirugarren belaunaldi (3); historialarien belaunaldi (3); hurrengo belaunaldi (3); iheslari belaunaldi (3)
belaunaldia da (7); belaunaldia gara (3); bigarren belaunaldia (4); gazte belaunaldia (3); gure belaunaldia (6); hirugarren belaunaldia (3); laugarren belaunaldia (4); lehen belaunaldia (8); nire belaunaldia (6); urrezko belaunaldia (3)
bigarren belaunaldiak (3); egungo belaunaldiak (3); etorkizuneko belaunaldiak (3); gure belaunaldiak (9); hurrengo belaunaldiak (3); nire belaunaldiak (5)
azken belaunaldian (3); hurrengo belaunaldian (3)
gure belaunaldiaren (3); hurrengo belaunaldiaren (3)
belaunaldiari zor (3); gure belaunaldiari (4); hurrengo belaunaldiari (6); nire belaunaldiari (4)
etorkizuneko belaunaldiei (4); hurrengo belaunaldiei (7); ondoko belaunaldiei (5); ondorengo belaunaldiei (6)
datozen belaunaldiek (4); etorkizuneko belaunaldiek (3); hurrengo belaunaldiek (6); ondoko belaunaldiek (3)
belaunaldien artean (6); belaunaldien arteko (36); belaunaldien arteko haustura (3); belaunaldien arteko transmisioa (3); belaunaldien beharrak (6); etorkizuneko belaunaldien (10); hurrengo belaunaldien (7)
belaunaldiena arrisku bizian (3); geroko belaunaldiena (3); geroko belaunaldiena arrisku (3)
etorkizuneko belaunaldientzat (3); ondorengo belaunaldientzat (6)
aurreko belaunaldietako (3); belaunaldietako zibilizazioen (3); bi belaunaldietako (3)
aurreko belaunaldiko (4); azken belaunaldiko (6); beat belaunaldiko (3); belaunaldiko gazte (3); belaunaldiko herrialde (4); belaunaldiko herrialde industrializatu (4); belaunaldiko idazle (4); belaunaldiko idazleek (5); belaunaldiko kide (4); belaunaldiko zentral (3); belaunaldiko zibilizazio (4); belaunaldiko zibilizazioetako (3); bere belaunaldiko (22); bigarren belaunaldiko (20); bigarren belaunaldiko zibilizazioak (6); bigarren belaunaldiko zibilizazioen (3); gure belaunaldiko (11); hirugarren belaunaldiko (18); laugarren belaunaldiko (4); lehen belaunaldiko (17); lehen belaunaldiko herrialde (4); lehen belaunaldiko zentral (3); lehenengo belaunaldiko (3); nire belaunaldiko (15); urrezko belaunaldiko (3); zure belaunaldiko (4)
gure belaunaldikoak (4); laugarren belaunaldikoak (3)
gure belaunaldikook (3); nire belaunaldikook (4)
belaunaldiraino ere (3); eta laugarren belaunaldiraino (8); laugarren belaunaldiraino (11); laugarren belaunaldiraino ere (3)
hainbat belaunaldiren (3); hiru belaunaldiren (4)
hainbat belaunalditako (3); hiru belaunalditako (3)
belaunalditan zehar (3); hainbat belaunalditan (4)
baina mila belaunaldiz (3); belaunaldiz belaunaldi (72); belaunaldiz belaunaldi igaro (3); mila belaunaldiz agertzen (4)