Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

belatz iz hegazti harraparia, egunez aritzen dena, gaina hauskara eta golkoa eta sabela zurixkak dituena, moko labur eta kakodunekoa (Falco sp.).

Harrapariak dira horren errudun nagusi: mirotz, gabirai eta belatzak, batez ere. Belatza harrapari handi bat da, kate trofikoaren goiko mailan dago, eta hegazti honi buruzko Europa hego-mendebaleko jarraipen datu onenak ditugu. Orduan toska finezko azulejo pertsiar zahar bat erakusten zidan: ehiztari bat zaldi zuri batean, buruan durbante urdin handi bat eta ukabilean belatz bat duela.  Berria - Euskal Herria   2004-08-15

Goiko talaiatik bapatean abailtzen den belatza bezala.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 104. orr.

Belatzaren antzera zegoen goian hegada gelditurik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 103. orr.

Eliz teilatua ohiko elkarleku zuten usoak beldurrak airean ibiltzen ziren, saldo osoa hegaldatzen baitzen zalaparta bizian belatzak gerturatu orduko.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 54. orr.

Horrela mintzo zela, belatz bat igaro zitzaion hegan eskuin aldetik, erpeetatik zintzilik antzara handi bat [...] zeramala.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 109. orr.

Zenbaitetan, gehiegi hurbilduz gero, eraso egiten zioten belatzek -nahiz eta askoz txikiago ziren-, binaka edo hirunaka, txilio garratz eta kurrixka sarkorren artean, ingurutik uxatu arte.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 55. orr.

Miru beltzak ez du belatzen dohainik, lekutik mugitu gabe egoteko airean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 55. orr.

Goitik behera beltzez jantzitako zalduna zegoen zaldi gainean, eta belatza zeukan ezkerreko sorbaldan.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 152. orr.

-Belatzarekin ehiza egitera etorri gara.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 181. orr.

Handik puska batera itzuli zen belatza, mokoan jana zekarrela.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 173. orr.

Zure jakinduriak irakasten al dio belatzari hegan eta bere hegoak hegoaldera zabaltzen?  Elizen arteko biblia   Jb 39,26

Apo handiak ttikia irensten du, eta belatzak usoa suntsitzen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 199. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Baina nola iritsiko da Ateraino, infernuko belatz nazkagarri horiek ikaraz gain beste arma batzuk ere baldin badituzte?  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 96. orr.

Ehiza-hegaztizaina etxe berean bizi zen, bere hiru belatz txanotuekin.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 23. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Juxtu lurrin-dendaren gainean egina zuen habia belatz bikote batek.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 42. orr.

Galipotaz zikindutako belatz txito bat aurkitu dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Han bizi ziren agintari handiak: zalditegiko burua, emirraren jauregiko patioraino joan daitekeena zaldi gainetik jaitsi gabe; belatz-zain nagusia; husch-beguia, errege zigiluaren eramailea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 259. orr.

Phineas P. Blackhead gizon luzanga zen, zilar-koloreko ilea zeukan eta belatz-aurpegi gorrixka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 142. orr.

Beste bat, belatz-mokoa eta ile gorria zituena, atzetik joan eta gizon bati eskua jartzen zion sorbalda gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 256. orr.

Bere abokatu belatz-sudurdunak soilunea xukatu, bekokia zimurtu zuen eta jira eta bira hasi zen harik eta emakumeari oka egiteko gogoa etorri zitzaion arte.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 523. orr.

4 irud/hed

Susmoaren arabera, Iranek Pentagonoko eta Etxe Zuriko «belatzak» erabili zituen Hussein etsaiaz libratzeko eta Irak xiiten kontrolpean jartzeko.  Berria - Mundua   2004-05-26

Atentatu hau KLH Kurdistan Askatzeko Belatzak talde armatuak bere gain hartu zuen.  Berria - Mundua   2006-04-04

Hamasek eta Al Fatako Belatzak izeneko taldeak beren gain hartu zuten erasoa.  Berria - Mundua   2004-12-14

AEBetako Defentsa idazkari Donald Rumsfeldi, berriz, belatza deitzen diote.  Berria - Mundua   2004-11-16

«Washingtonen dagoen belatz politiko handienetakoa da», zioen iaz Harry Reid demokratak.  Berria - Ekonomia   2006-02-01

Belatz kontserbadorea da Jiang, Mendebaldeko parametroak ezarrita ere.  Berria - Mundua   2004-09-16

Nork asmatuko zuen, hoin denbora gutiz Sharon aldatuko zela manera hortan? Belatza urtxo bilakatu dea?  Herria   2005-02-03

5 belatz handi (Falco peregrinus)

Belatz handia kate trofikoaren goiko mailan dago, eta horrek egiten du bioadierazle, jaten dituen hegaztiak hidrokarburoz kutsatuta egonez gero bera ere kutsatu egiten delako.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Txostenek argi uzten du Prestige-ren isurketak belatz handiarengan eta ekaitz txoriarengan eragin handia izan duela.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

belatz handiak (4); belatz handiaren (3); kurdistan askatzeko belatzak (4); kurdistan askatzeko belatzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus