Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mendiarteetan sartzen zen, non zuhaitzak, txorien habiek zamaturik, hostoz janzten hasi berriak baitziren, non gorgarriro entzuten baitziren beleen krazkak, belatxingen marrakak eta ipar-beleen karrankak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 397. orr.
Behin, Bevagna ondoko toki batera iristean, mota ezberdinetako hegazti multzo handia ikusi zuen bilduta: uso, belatxinga eta bela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 218. orr.
Beleak alde batetik bestera, zer suman, noren edo zeinen presentzia salatuko; belatxingak, berriz, haize txanpa ttikienarekin jolasean. Airean jira-biraka dabiltzan belatxingak bezala dira. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 410. orr.
Belatxinga baten orroaren antzeko oihu bat entzun zen publiko artetik: [...]. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 31. orr.
Belatxinga batzuk saldotik bereizi ziren, eta, hurbildu zirenean, lau belatxinga beste bat jazartzen ari zirela ikusi zen, eta basoaren atzean desagertu ziren berehala. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 211. orr.
Papagaia iritsi zenean, ia lumarik ere sano ez zuen belatxinga bat erosi zuen, eta hizketan irakatsi. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 22. orr.
Bitartean, belatxinga-talde batek molestatzen zuen bere karraskekin Iluntzen ari zuen eta, handik oso urrun, belatxinga saldo eskerga bat hara-hona zebilen doi-doi ikusten ziren adaburuen gainetik, gaua igarotzeko leku bila. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1021. orr.