Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
belatu, bela(tu), belatzen da ad argazkiez eta kidekoez minzatuz, ezabatu.
Pelikula belatzen ari zen ertzain patrulla bat agertu zenean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 189. orr.
Pelikula metro batzuk puskaka belatuak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 203. orr.
Itzul gaitezen hasierara, nahasturik jada, enfoke-planoa hurbiltzeko edo urruntzeko zorian, trebeziarik gabe, interesgunearen ertzak belatzeko arriskuarekin, interesgunea bera, nolabait esateko, identifikagaitz bihurtzeraino. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 133. orr.