Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
[Abereen] ume berriak, zango ahulekin saltari, belartza gurietan, euren burutxo bigunak esne hutsean xoraturik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.
Paseoan hasi nintzen institutu ondoko parketik ibai aldera; orbel ugari zegoen pilatuta belartzetan eta zidorretan, baina bustia zegoen azken orduetako euriagatik. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 141. orr.
Belartzan hara eta hona zebilen beste txakur bat ikusi zuenean izan zen, eta diosala egin gabe ezin zuela geratu zirudien. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 151. orr.
Badakizu hemen sugea edozein belartzatan dagoela. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 100. orr.
Bonbak erortzen hasten ziren bitartean, basatza izoztuaren eta belartza kaxkarraren gainean botarik, poltsikoetan neuzkan zilindrotxoak haztatzen nituen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 194. orr.
Halaxe jokatzen du naturak: iratzearen jas ederra oihanlurreko usteltzatik ateratzen du, eta bazka-belartza simaurretik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 239. orr.