Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
belarrondo (orobat belarriondo g.er.) 1 iz belarri ondoa.
Jotze ez bazaitut belarrondoan pozikan egon zindezke. Berria - Kultura 2006-01-29
Edo gutxiagorekin kontent zen beste harena: San Markosetan zintzarri bete belarrondo gordetzeko eskatu omen zuen larrabehiak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 167. orr.
Agerian zegoen ausart agertu ala ez probatzen ari zela, zeren jauntxo haiek berdin izan zitezkeen bi memelo, edo belarrondoak ondo berotuko zizkioten bi mutil bipil. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 113. orr.
2 belarrondokoa.
Belarrondoak baino gehiago nahigabetzen ninduen familiako sekretu bat ezkutatzen zidatela konturatu izanak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 98. orr.