Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
belarrigabetu izond belarria edo belarriak kendu zaizkiona.
'Dena dela,' dio Fernando Boterok, 'Vincent Van Gogh belarrigabetuak arrazoia zuen, lore horiak zerua baino argiagoak dira!'. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 301. orr.
Errukarriak era txarrean datoz, zauriei odola dariela, oihuka eta aieneka, esku gabeko besamotz ez gutxi, edo ankerki belarrigabetuak, edo sudurrik gabe, horixe da-ta errege portugaldarrak aurretik bidaltzen duen gaztigua. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 81. orr.