Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez luke sekula bilatuko esanaren gusturik beldurgabeko euskarazko jende belarridun bakanek bilatzen duten tokian. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 70. orr.
Hondoan, besaulki belarridunean jarririk, kezko laino urdinkararen atzean, lehendakaria zegoen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 105. orr.
Jaun batekin egin zuen topo aurreneko kale-kantoian, hark ere oihal gaztainkaraz forraturiko beroki hartz-larruzkoa soinean eta neguko txano belarriduna buruan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 207. orr.
Jantziak ere oso luzeak, zorua garbitzen zuen purpura-koloreko kapa eta takoi altuko bota belarridunak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 13. orr.
Zilarrezko belarridun oinetakoak erabiltzen zituen, galtza bularrekodunak, lebita tabako-kolorea. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 131. orr.
Galtzak more-kolore, zapata zilarrezko belarridun eta zurrumadunak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 109. orr.