Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ariman ezin da begirik bereiz egon, ez sudurrik, ez eskurik, ez mihirik, ez belarririk; beraz, arimek ezin dute eurenez sentitu ez izan. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 201. orr.
Belarriaren sentikortasuna azpimarragarria da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 120. orr.
Bi belarriek sistema estereofoniko bat eratzen dutelako, eta hartara jakin dezakegulako soinua nondik datorren eta sorburua mugitzen ote den. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 117. orr.
Halaxe ohartu nintzen Antonek belarri bietako bat falta zuela. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 63. orr.
Entzumen-organo oso fina ez ezik, oreka-organo ere bada belarria. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 107. orr.
Gorputz guztia begi balitz, non entzumena? Eta dena belarri balitz, non usaimena? Elizen arteko biblia 1 Ko 12,17
Belarriak apaltzen dituzte, buztanak erortzen uzten, eurek ere hiltzearen lotsaizuna sentituko balute bezala. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 187. orr.
Herri honek gogortu egin ditu buru-bihotzak, gortu belarriak, itsutu begiak. - 0. orr.
Belarriak huts egiten ez badio, ostatu ondoko heian behiak jezten ari da norbait. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 297. orr.
Belarriak luzatu ditut, adi. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 179. orr.
Mikel Strogoff, belarria zorroztuz, entzuten ari zen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 154. orr.
Belarriak zolitzean pauso-hotsak entzun zituen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 51. orr.
Belarria atearen kontra ipinita, arnasa eten nuen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 42. orr.
Belarriak berotuko dizkizut zikintzen bazara. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 69. orr.
Ea hurrengoan belarriak garbitzen dituzun. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 96. orr.
"Ez diat krokodiloaren kontua berriro entzun nahi!" Josebak belarriak tapatu zituen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 289. orr.
Itzul belarria niregana, Jauna, eta entzun. - 2. orr.
Makurtu belarria behartsuagana, erantzun haren agurrari goxotasunez. Elizen arteko biblia Si 4,8
Entzun behar zirenak entzuteko belarri bat nahikoa zela. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 69. orr.
Tiroka hasi zituan, eta, hara, belarria galdu nian. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 63. orr.
Beste sendagile batek ere bi belarriak zulatu zizkion burdina gorituaz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 724. orr.
Bizarginaren esku lodiak haren ilajean gaindi higitzen ziren, guraizek burrunba egiten zuten liztortzar bat belarri atzean baleuka bezala. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 36. orr.
-Belarri honetatik ez du entzuten, ez ala, Pero jauna? Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 336. orr.
Belarriak ez mintzearren. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 69. orr.
Edandakoengatik zentzumenak oro ahuldurik baitzebiltzan, ahoa lehor, begiak lanbro, belarriak gor, burua sor, oin-hankak ahul. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 110. orr.
Mugi ezinik nengoen, begiak zabalik, belarria adi, zain. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 96. orr.
Zintzoengan baititu Jaunak begiak, haien deiak entzuteko adi belarriak. Elizen arteko biblia 1 P 3,12
Liparrean zutitu zen, belarriak erne eta kirio guztiak alarman. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 217. orr.
Erne jarri zen, belarriak zorrotz. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 254. orr.
Haren ilea urdintzen hasia zen belarrien atzean. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 24. orr.
Artilezko txapel berde xelebrea, belarri gainean biribildua eta bekoki gainean mutur bat jausten zitzaiona. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 184. orr.
Tiro baten moduan entzun dituzu azken hitzok belarri barruan. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 263. orr.
Haren hatsak kiliki egin zidan belarri ondoan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 397. orr.
Belarri aldeko bizarrak botilak garbitzeko eskuilak bezalakoak zituen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 509. orr.
Maleta belarri pareraino altxatu zuenean ohartu zen ez zeukala ezer pisutsua barruan. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 193. orr.
Barne-ahots hori belarri guztietara heltzen da, isilean, apenas entzuteko moduan. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 59. orr.
Margotzeko bi zurdaki handi jakaren patriketan zekartzala, belarri batetik besterainoko haur-irribarrea ezpainetan. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 44. orr.
Kontatu zituen historiak hain ziren izugarriak eta basatiak non ezinezkoa baitzen belarri batetik sartu eta bestetik ateratzea. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 81. orr.
Hik niri behi bi ebatsi, nik hiri belarri bat ebaki. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 96. orr.
Filipe Etchegoyhen xiberotarra [...] sartua da buru eta belarri Idauze/Mendiko herriak apailatzen duen pastoralean aurten. Herria 2003-06-05
ik beherago 14. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Belarrien eta begien gozagarri. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 236. orr.
Hots uhinak A-ren ahotik B-ren belarrira joango dira: prozesu hau erabat fisikoa da. Entzungailuak belarrietan jarrita. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 38. orr.
Belarrietan tapoiak ipinita eramaten gintuzten, furgoitxo txiki batean, grisek. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 99. orr.
-Honek ura burmuinetan dauka, ez belarriko zuloan -esan zuen Marjoriek. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 220. orr.
Katarroa, eztula, belarriko mina. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 44. orr.
Mugimendu horrek dardara bat eragiten dio gure belarriko mintz txiki bati, eta horrek hots bihurtzen du izatez dardara bat baizik ez zena. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 248. orr.
Belarriko infekzio batek eragin zion gaitza. Berria - Kirola 2004-04-01
Haurraren negar garrasiek belarrietako mintza zulatzen zioten. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 122. orr.
Begietako eta belarrietako gaixotasunak. Berria - Euskal Herria 2004-07-28
Telefonoa belarrira daramat, eta Brightman bera da hariaren beste aldean txio-txioka. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 214. orr.
Gero, egunetara, bere biloba guztiak bertan zeudelako etorria zela espetxera, esan zidan belarrira. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 252. orr.
Marroren esku tzarrak lepondotik heldu zidan, beregana erakarriz, eta honela esan zidan belarrira: [...]. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 121. orr.
"Plazeraren ondotik, desplazera duzu", xuxurlatu nioan belarrira. «Kuskue tanden», 2004 - 42. orr.
Mintzo misteriotsu batek belarrira xuxurlatzen dio zerbait ahaztu zaiola. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 245. orr.
Susanak xuxurla egin zidan belarrira: Ez du merezi borroka egitea, David. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 141. orr.
-Oihuka ari zinen -entzun nuen, xuxurlaka belarrira. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 353. orr.
Gertaera miragarriok Erromako Aita santuaren belarrietara iritsi ziren. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 260. orr.
-Nire belarrietara iritsitakoaren arabera etxean giro txarra zeukan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 187. orr.
Belarrietan entzuten zituen bere bihotzaren taupadak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 232. orr.
Ama-semeen arteko eszenaren tentsioa nuen buruan, Hermannen hitzak belarrietan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 109. orr.
Zer dira, bada, belarrietara datozkidan ardi-marraka eta behi-marru horiek? Elizen arteko biblia 1 Sm 15,14
Armadako denen belarrietan eta ahoetan dabilenak? Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 199. orr.
Begi horixkak zituen eta belarri luze puntadunak irteten zitzaizkion ile artetik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 190. orr.
Bada, hala ere, belarri gor bati edo begi itsu bati saihesbidea bilatzeko aukera txiki bat. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 251. orr.
Gizonaren belarri handia, ile irmo eta bakartiez hornitua, Ellenen begien parean zegoen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 336. orr.
Haren lepoaldeko bilo ilauna, haren mugikerak, haren belarri txikiak, kamareroak txantxa bat esan ziolarik gorritu ere egin zirenak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 103. orr.
Midasek oso belarri handiak omen zeuzkan, baina ilearekin ongi estalita ezkutatzen zituen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 131. orr.
Begi horixkak zituen eta belarri luze puntadunak irteten zitzaizkion ile artetik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 190. orr.
Belarri apainduko gingilean hazka egin zuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 74. orr.
Bere masaila lodietako gorrikara erabat zurbildu zitzaion, belarri handi eta behiala tenteak apalduta zeuzkan orain. Billy belarri pekatsudunaren gurasoak Roosevelt-en aldekoak dituk. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 68. orr.
Belarri erraldoi baten entzunbidearen forma zuen failak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 443. orr.
Mekanikari batek belarri ona behar duela batez ere. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 34. orr.
-Mekaniko ona izatera iristeko -esaten zidan beti-, eskuekin trebea izateaz gain, belarri zorrotza behar dik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 26. orr.
Aldian behin gelditu egiten zen belarri sorgortuak igurtzitzeko eta berotzeko. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 464. orr.
Begi biribilak ezin ikus dezake, belarri zoliak ezin entzun. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 292. orr.
Belarri fina duzu. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 97. orr.
-Zure belarri baldarrek ez ahal dute kontzentraziorik galduko! -esan nion txantxetan. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 148. orr.
Belarri erne batek bakarrik sumatu ahal izango zizkion koxka batzuk ahoskeran. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 285. orr.
Jardazu belarri fina eta arreta zolia, ez dezazun nik esana setaz uka eta nigandik alde egin. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 283. orr.
Pentsatu nuen: laster hasiko duk hizketan, baina ez dik belarri indiskreturik nahi. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 243. orr.
Hara agertu, belarri egokian berba egokiak esan eta hantxe askatu dituzte atxilotu biak. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 91. orr.
Zeren guk guztiok ongi frogatzen baikenuen ez genuela musikarako batere belarri onik, eta desafinatzen genuela kantatzen saiatzen ginenean. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 55. orr.
Nire senar gizajoak oso belarri txarra zeukan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 95. orr.
Nahiago nukeen zure belarri garbiak lohikeria hauekin zikindu beharrik izan ez banu Euskarazko belarri garbietara oihuz dagoen txistea dirudi garapen iraunkor horrek. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 125. orr.
Hainbat bekaizti maltzurren ezpain marmartiek kalifaren belarri minberatuetan zurikeriekin nahastutako faltsukeriak xuxurlatu zituzten Abd al-Azizen aurka. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 82. orr.
Aitak gertakizun haiek guztiak bere begi eta belarri nerabe ikaratuekin ikusi edo entzun zituen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 109. orr.
Aldian behin gelditu egiten zen belarri sorgortuak igurtzitzeko eta berotzeko. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 464. orr.
Belarri bakarra zuen. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 108. orr.
Ez ote zen hobe belarri bakarra, entzun behar ez zena ez entzuteko. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 228. orr.
Belarriak punta-zorrotzak zituen, tente. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 20. orr.
Haietako batek apaiz nagusiaren morroia jo eta eskuineko belarria moztu zion. Elizen arteko biblia Lk 22,50
Usaimenaren prozesuan ez dago begiko kristalinoaren baliokiderik, ez eta, entzumenari dagokionez [...] tinpano, erdiko belarri eta koklearenik ere. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 135. orr.
Sorginaren begiak Scabbersen ezkerreko belarri hondatutik aurreko hankara joan ziren. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 53. orr.
Belarri erori-luzeak ere geldi, sastraka batzuei so. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 132. orr.
Ezker belarrian %30eko entzumen galera du. Berria - Euskal Herria 2006-01-18
Aurikula uzkurtu egiten da, eta, belarri formako balbula baten bitartez, ezkerreko bentrikulura bidaltzen du odola. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 168. orr.
Erdiko belarriko bi muskulu txikiek [...] tinpanoa tenkatzen dute, eta soinuak, hartara, erresistentzia handiagoa topatzen du belarri-hezurtxoetan zehar igarotzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 123. orr.
Tartean baziren lauzpabost lokomotora zahartxo polit ere, guztiak turuta zorrotza jotzen, belarri-mintzak urratu beharrean. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 36. orr.
Belarri-gingilen azpian. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 240. orr.
Belarri-gingilen gorriak neskatoaren freskotasuna iradokitzen zuen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 31. orr.
Nire aurpegian erabili zuen bere mihia, belarri-gingila horzkatu zidan, eta zera xuxurlatu: [...]. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 14. orr.
Katuek, beste animalia askok bezala, belarri-hegal ondo garatua dute. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 109. orr.
Belarri hegalak belarri-tutu integratu gisa egiten duen lana oso eraginkorra da katuetan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 109. orr.
Haren esanetan, eder galanta da, baina zorrotzegiak omen ditu belarri-puntak. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 162. orr.
Gero daude frontera sekulan azaldu ez baina atzegurdian gogorrenak direnak, tiroaren laztana belarri ertzean ezagutuko ez dutenak. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 236. orr.
Hari entzutea belarri izkinan ume bat xuxurlaka edukitzea bezala zen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 221. orr.
Hogei bat belarri-estalki, kolore askotakoak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 80. orr.
Gorputzez ikaragarria zen eta itxuraz beldurgarria, bere bizar beltz lodi eta belarri-babes zuriarekin. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 49. orr.
Belarri-babesgarriekiko txanoa ematen zion irakasleari. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 330. orr.
Sekula ez naiz lotsaz hainbeste gorritu Pomfrey andreak nire belarri-berotzekoak gustatzen zitzaizkiola esan zidanetik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 16. orr.
Elmer telefonogune batean dago, etiketaz jantzirik, belarri-tapagailuak dituela, Valentino bezain garaia, Doug bezain indartsu. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 532. orr.
Belarri atzeetan, zakilean eta barrabiletan elektrodoak jarri zizkiotela dio, eta belarrietan erredura batzuk izan zituela. Berria - Euskal Herria 2004-02-14
Burugogorrok, jentilak bezain bihotz- eta belarri-gogor zaretenok! Elizen arteko biblia Eg 7,51
Denak buru makur, ezpainak itsatsirik, boz belarri-mingarriari adi. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 20. orr.
-Ez da oso belarri-zorrotza izan behar nabaritzeko -esan zuen-. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 68. orr.
Askotariko zakurrak ikusi zituzten, iletsuak eta odolgarbiak denak, kolore eta ile-antz guztietakoak: arre-gorrixkak, beltzak izpil zurixkekin, [...] zuriak orban arre-gorrixkekin, belarri-beltzak, belarri-grisak... Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 112. orr.
Nipper Martin, laguntxo belarri-txabal bat, Dolton-goa. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 108. orr.
Harridura horrez elikatzen da, gogoa lainope, eta ez du falta mihi-gaizto belarri-pozoitzailerik. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 172. orr.
Sekula ez naiz lotsaz hainbeste gorritu Pomfrey andreak nire belarri-berotzekoak gustatzen zitzaizkiola esan zidanetik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 16. orr.
· Belarri-erne entzuten genituen poliziaren atzaparretatik pasatutakoen kontakizunak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 273. orr.
Kontua da bakar-bakarrik nengoela etxean [...] telebista piztuta eta Mozarten musika belarri-laztanka, telefonoak jo zuenean. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 99. orr.
Giza belarria gai da gutxienez 10.000 Hz arteko maiztasunei aurre egiteko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.
Eginkizun horiek burutzen dituen egiturak hiru atal nagusi ditu: kanpo-belarria, erdiko belarria eta barne-belarria. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 109. orr.
Kanpo-belarria (guk ikusten duguna) belarri-hegala da, larruazal eta kartilagozko hegal izurtsu bat. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 109. orr.
Nahiz eta badiren gune batzuk bizi osoan kartilago izango direnak, hala nola kanpo-belarria, sudurraren punta eta saihets-hezurrak bularrezurrari elkartzen zaizkion guneak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 29. orr.
Barne-belarria -soinu-bibrazioak nerbio-bulkada bihurtzen diren lekua, gero garunak prozesa ditzan- likidoz eta ehun bigunez osaturik dago. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 110. orr.
Aireko bibrazioak, behar bezala eraldaturik, barne-belarrira bidali dira orain. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 113. orr.
Adelak historia ezkutu bat zeraman begietan, eta nik barne-belarri moduko baten bidez entzuten nion. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 34. orr.
Dobbyk eskuez estali zituen bere saguzar-belarriak, kexu mintzatuz: [...]. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 20. orr.
Elefante-belarri bi miniaturan. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 108. orr.
Bi egunez asto-belarriak jantzarazi zizkioten eskola bitartean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 175. orr.
Txerri-belarri, asto-belarri; judu, izorra hadi. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 17. orr.
Kantoi batetik, besoa igeltsuan bilduta, musu-belarriak ilun, Yago azaldu zen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 11. orr.
Egia kontraesale hau da, nik esan behar banu, herri-jendeari (ez gizabanako ilustratu motzari) bihotz-belarriak ederkienik gozatzen dizkiona. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 260. orr.
Zulo barrenean sartuta, begiak, sudur-belarriak eta ahoa ikatz hautsez beterik. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 97. orr.
Kulebrinak ez ezik, nire esku-belarriek ere zapart egin zuten Domingok tiro egitean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 135. orr.
Hargatik dira haren belarri-begiak eguzkiaren antzeko, hargatik da haren odola euriaren pareko, eta hatsa, berriz, haizearen irudi. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 108. orr.
Belarri-begietatik zuzen bezain bizi sartzen zitzaizkidàn marrazki haiek osatu zuten nire benetako Biblia. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 48. orr.
Nire Pedro Páramo honen azken bertsioak Anjel Lertxundi adiskidearen begi-belarri-buru erne eta bihotz-esku zabalari dien zorra. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 10. orr.
Bekain-belarri-kokotsetan bi-hiru libera uztai eramaten zituen apaingarri. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 85. orr.
Paretek belarri zorrotzak izaten dituzte. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 73. orr.
Larruzko txano soilduaren belarri askatuak indarrik gabe zintzilik. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 30. orr.
Gerrikoaren zilarrezko belarri handiak gorputzaren erdigunea estutzen ziola ematen zuen, blusa zuriaren tela arina matxarde batek bezala estekaturik. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 80. orr.
Tartean 388 txanpon, 32 hezurrezko jostorratz, 23 gerrikoentzako belarri, 27 uztai, 9 eraztun, 4 paparreko orratz eta bi belarritako. Berria - Harian 2006-03-07
Gainean daramazun arropa aztertzen eman duzu istant bat: botoiak, zapatak, zapata-belarriak... Zapataren belarri-ziria izan daiteke. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 268. orr.
Eta hara, bat-batean mutikoak gerriko-belarria jaurti zuen ahotik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 438. orr.
Zelten zaizkirik jakitunena eta denen buru egiten zuena, druida alegia, ezin baitzen izkribuz balia; usario eta sineste guziak ahoz belarri irakatsi beharra zeukan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 65. orr.
Albisteak ahoz belarri zabaltzen dira espetxe batean, baina harrigarri arin. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 273. orr.
Belarri eman nion komunetik heldu zen ur hotsari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 367. orr.
Halakoetan uste dut ni nintzela haren madarikazioei belarri ematen nien bakarra. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 280. orr.
Edo gure herriaren ameto guztiak madarikatzen jardunen dute, edo preso sozialen orroei ematen diete belarri ezertan pentsatzeke. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 146. orr.
Gutxi hitz egiten zuen arren, Janson zerbaiti belarri emanda zegoen beti. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 31. orr.
Ilemoztegian sartu eta "Ilea eta bizarra, dena!" agintzea zen, brotxaren kilima masailetan, kolonia merkeen lurrina, motzailearen jardunari sobera belarri eman gabe ispiluan islatzen zen buruari barre egitea. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 96. orr.
BG bozgorailu zahar bat zen, belarri-luze horietakoa, Maxek Arkakuso Merkatutik ekarria. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.
Hainbat hobeto, lasai hitz egiteko aukera izango baitzuen, belarriluzeez arduratu gabe. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 228. orr.
Manolok burua eta boza apaldu zituen, beldur antzean inguruko mahaietatik belarri-luzeren batek deus adituko ote. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 222. orr.
Atezaintzako mutila, gure belarri luzea ere bazena, harriturik utzi nuen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 112. orr.
Gure mutiletako batek, gelazainaren itxuraz, belarriluze eta begiluzearenak egiten zituen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 76. orr.
Lotsa sentituko duzu, belarriluzea sentituko zara, debekaturiko zerbait miatzen ari bazina bezala. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 138. orr.
Belarri-zulo batetik sartu eta bestekotik ateratzen zait. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 10. orr.
Nik, argizaria eskuetan hartu eta brontzezko aiztoaz zatikatu nuen, eguzkitan bigundurik; lagun guztiei belarri-zuloak estali nizkien. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 84. orr.
Honela xuxurlatu zion Maxek belarri-zuloan Ruche jaunari: [...]. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 447. orr.
Korrika txikian zihoan aldapan gora, eta zapoak belarri zuloan ari zitzaizkiola iruditzen zitzaion, Gose naiz, murmuratu zidan Maiek belarri zulora eta isilik zein arraiki haren etxerantz abiatu ginen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 261. orr.
Zapiari tutu eginez larakoak garbitu zituen, ama batek umearen belarri eta sudur zuloak garbitzen dituen bezala. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 57. orr.
Miarritzekoak, bederen, serio eta bat baino gehiago zerbait entzuten, belarrietako gailuak baitzituen belarri zuloetan sartuta. Berria - Kirola 2006-04-23
Irribarre bat saiatu zuen ostera, baina gero uko egitea hobetsi zuen eta buru-belarri ahalegindu zen neskari berriro ere edontzia betetzen-. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 114. orr.
Atseden hartzeko gomendio egin dion emazteari jaramonik egin gabe, idazten hasi da, buru-belarri murgildu da lanean. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 69. orr.
Politikan buru belarri sartua baitzen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 206. orr.
Zirkuluaren koadraturaren problema ebaztea lortuko lukeenari munta handiko diru-sariak agindu dizkiotela gobernuek, eta geometrarik ospetsuenak buru-belarri dabiltzala problema hori ebatzi. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 431. orr.
Unamuno gaztea garai honetan positibismoaren ildoan dabil buru-belarri, eta hala, intrahistoriaren metafora ere irudi eta konparazio naturalistaz jantzita aurkezten digu. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 91. orr.
Gizona, ni buru-belarri sartuko naiz kontu horretan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 161. orr.
Salmenten %80 sorterrian egiten ditu, AEBetan, baina nazioartean indartzeko buru-belarri jardungo da. Berria - Ekonomia 2006-03-21
Dei zabala egiten diegu prozesu honetan buru-belarri murgiltzeko eta gure Herri eskubideen alde borroka egiteko. Berria - Harian 2006-03-23
Herr Piper, ordea, Ekialdeko Alemanian, komunismoan buru-belarri sinesten omen baitu oraindik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 122. orr.
Nengoen kinka larritik onik ateratzekotan, horixe egin behar nuen, buru-belarri hausnartu. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 178. orr.
Nor baino nor grinatsuago ibili ziren jolas atseginean, buru belarri emanak, ia sena galduta eta mundutik at. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 75. orr.
Ildoak egiteaz arduratzen da buru-belarri, eta gauean oraindik ganadua gobernatu behar. Elizen arteko biblia Si 38,26
Su ta gar ibili da, hemen, buru-belarri. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 180. orr.
Kaligrafiako lantegi zabaletan, eskribau-oste handi bat ari zen buru-belarri lanean, etenaldirik gabe. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 223. orr.
Harri eta belarri nengoen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 169. orr.
Ez zuen halako onespenik espero, harri eta belarri gelditu zait. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 87. orr.
Aho ondoan orina daukan mutikoak harri eta belarri begiratu dio. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 63. orr.
belarri atzean (13); belarri batetik sartu (6); belarri erdia (7); belarri ertzera (9); belarri estalkiak (5); belarri fina (5); belarri handiak (6); belarri handiko (5); belarri ona (8); belarri ondoan (21); belarri ondotik (5); belarri zuloak (5); belarri zuloan (7); belarri zuloetan (7); belarri zuloetatik (5)
bere belarri (8); bi belarri (7)
buru belarri (545); buru belarri ari (37); buru belarri aritu (15); buru belarri dabil (14); buru belarri dabiltza (5); buru belarri ekin (7); buru belarri emana (5); buru belarri ibili (6); buru belarri ikasten (5); buru belarri jardun (13); buru belarri jarri (5); buru belarri lanean (25); buru belarri murgildu (15); buru belarri murgildurik (6); buru belarri murgiltzeko (12); buru belarri prestatu (8); buru belarri sartu (23); buru belarri sartua (5); buru belarri sartuko (9); buru belarri sartuta (32); buru belarri sartzea (6); buru belarri sartzeko (7)
gure belarri (6); haren belarri (7); harri eta belarri (7)
lanean buru belarri (20); lanetan buru belarri (6); lehian buru belarri (5); ligan buru belarri (7): partidan buru belarri (10)
begia eta belarria (5); belarria adi (6); belarria atearen kontra (5); belarria erne (13); belarria jarri (7); belarria luzatu (8); belarria moztu (7); belarria zorroztu (6); eskuineko belarria (10); makur belarria (10)
begi belarriak (8); begiak eta belarriak (20); belarriak adi (7); belarriak erne (27); belarriak estali (11); belarriak estaltzen (7); belarriak eta begiak (6); belarriak itxi (6); belarriak tente (9); belarriak tentetu (5); belarriak zabal (5); belarriak zolitu (22); belarriak zolitu zituen (19); belarriak zorroztu (9); belarriak zorroztu ditu (5); bere belarriak (6); bi belarriak (9); giza belarriak (6); gure belarriak (7); nire belarriak (9)
belarrian ipini (6); belarrian jarri (6); bere belarrian (5)
nire belarriek (9)
belarrien artean (5); belarrien gozagarri (5); bi belarrien (6)
nire belarrietan (5)
belarrietara heldu (6); belarrietara iristen (7); belarrietara iritsi (21); belarrietara iritsi zen (8); nire belarrietara (14)
belarriez entzun (6)
ahotik belarrira (7); belarrira eraman (9); belarrira esan (17); belarrira hitz egin (8); belarrira hurbildu (7); belarrira xuxurlatu zion (10); belarrira xuxurlatzen (11); esan zidan belarrira (8); esan zion belarrira (12); nire belarrira (5); xuxurlatu zion belarrira (14)
belarriz entzun (5)