Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
belarmin iz Gentianaceae familiako landarea, lore arrosak edo horiak dituena (Erytraea centaurium).
Horregatik, hau dio Jaun ahalguztidunak profeten aurka: “Belarmina emango diet jateko, ur pozoitua edateko, Jerusalemgo profetengandik zabaldu baita fedegabekeria lurralde guztira". Elizen arteko biblia Jr 23,15
Asentsio-belar eta belarmin garratz okaztagarriek. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 139. orr.
Eztiak eta esneak ere mihiari ahogozo atsegina ematen diote; absenta higuingarriak eta belarmin gaiztoak, ostera, ahoa okertzen dute zapore zatarrez. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 121. orr.
Saminez bete nau, belarmin-ura edanaraziz. Elizen arteko biblia Nk 3,15