Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Beste indiar batzuk berriz ez dute inolako bizidunik hiltzen, eta belarjale hutsak dira. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 327. orr.
Belarjalea bera, animaliak jatea krimen larritzat daukana. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 123. orr.
Emakumeak esku osoa balu munduko merkataritzan, gure arraza belarjale bihurtuko litzateke. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 19. orr.
Badago arau pare bat, nahikoa xelebrea baina praktikan egiaztatu dena: batetik, animalia herbiboroa karniboroa baino tentelagoa dela dioena; belarjaleak, ohikoa duen elikagaiari etekin guztiak ateratzeko askozaz ere heste luzeagoa daukanez, hortxe ematen du odolak lan eta denborarik luzeena, garunaren (adimenaren) kaltetan. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 86. orr.
Orixek ere belarjaletzat geunzkan euskaldun zahar baserritarrok. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 64. orr.