Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
belarizazio iz fonetikan, hots bat belar bihurtzea.
Nolakotasun ilunagoak ezpainak atereaz ("biribiltzea", "ezpainkaritzea") lor daitezke, edo mihia atzeratuz ("belarizazioa"), edo mihia atzeratzea eta laringearen jarrera batera eginez (hizkuntza afrikar eta semitikoetako "hots enfatikoa") [...] eta antzeko eratara. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 159. orr.