Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horregatik dela ezinezkoa Poliklinika inguruko lorategi eta belarguneak txukun gordetzea. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 60. orr.
Ibilbideak belarrez bete-beteak zeuden, belarguneen ertzak ez ziren bereizten jada. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 166. orr.
Geltoki ondoko belargune batean etzan ziren lotara. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 73. orr.
Erdian, belargune eder handi bat, kolore bizietako hainbat loregunez zipriztindua eta erreka-harriez eginiko bidezidorrek zeharkatua. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 125. orr.
Eguzkia etzaten ari da dagoeneko, han eta hemen belargune urri eta horituak dituzten muinoen gainean. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 86. orr.
Bazeuden eskualde hartan beste lauzpabost jauretxe dotore, ez askoz gehiago, hondar-muino idorren arteko belargune zekenetan nabarmen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 34. orr.