Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kalesak moila-parte handi bat egin zuen trosta arinean, harik eta Pequod izeneko belaontzi handi baten parera heldu zen arte. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 81. orr.
1968ko apirilean Bartzelonatik itsasoratu baitzen Mistral izeneko belaontzian. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 46. orr.
Berrogeita hamar urteko tartean itsasoan ibiltzeko belaontziak, masta bakarrekoak izatetik hiru mastakoak izatera igaro ziren, bost edo sei oihal eramanez. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 342. orr.
-Nik eta nire bi anaiek izan genuen behin belaontzi bat, goleta modura tresnatua, hirurogeita hamar bat tonakoa. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 64. orr.
Tximistaren batek urratzen zuen zerua aldiro-aldiro, eta bitarte labur haiek izaten zituen Andreasek belaontziaren norabidea egokitzeko gida. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 143. orr.
Belaontzia ez zirudien urperatuko zenik, aldiz, airezko burbuila bat bailitzan zihoan olatuen gainetik, irristadan bezala. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 71. orr.
Aldika, ordea, ezustean jaiotako itsas zartada sekulako batek ontziaren alboren baten kontra jo, ontzigaina alderik alde igaro, eta belaontziko zuraje osoak egundoko karraka egiten zuen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 143. orr.
Zulo biribil ttiki batek zeharkatzen zuen belaontziaren irudia, eta hala ere, belaontzia ez zen hondoratzen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 140. orr.
Belaontziaren branka Europarantza zuzendu duen honetan, bihotz ilunak egin zaizkio. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 58. orr.
Belaontzia kapitainik gabe noraezean errari ikusi duela dioen arrantzalerik ere bada Antilletako uharteetan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 146. orr.
Saltzaileak, belaontzi frantses bateko kontramaisuak, negoziotxoa egin nahi zian nire kontura. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 261. orr.
Belaontzi handietan nabigatzea zen nire ametsa. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 39. orr.
Belaontzi on batek eguraldi on guztiak aprobetxatzen ditu. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 33. orr.
Bihartik aurrera Kantauri itsasoko belaontzi arin onenak Getxoko uretan izango dira. Berria - Kirola 2004-10-15
Dagoeneko itsaso sakona belaontzi hegalariz loratua zen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 387. orr.
Hor eta han, eguzkiak gogor jotzen zuen, distiratsu, belaontzi zuri baten edo bapore baten gainegituraren kontra. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 99. orr.
Portuan, bi gizonek espero gintuzten belaontzi eder batean. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 288. orr.
Berandu esnatu nintzen nire azkeneko goizean, Llanstephango itsasoak belaontzi distiratsuak, bidaiarienak bezain luzeak, zeramatzan amets batetik aterata. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 49. orr.
Hiru mastako belaontzi bat eta bapore bi daude atrakatuta, eta beste biok heltzen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 246. orr.
Ile eta bekain tindatuak, zetazko lepokoak eta belaontzi-klubetako blazerrak, maritxuen hizkera. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 37. orr.
Atxilotuetako bat Eugene Riguidel da, 1980. urtean munduari itzulia ematen dio Withbread belaontzi lasterketako irabazlea. Berria - Gaiak 2004-10-05
Aldameneko paretan erregea protagonista zuten hainbat argazki zeuden: Antzokiaren inaugurazioa, belaontzi-estropada bateko garaikurra jasotzen, hileta-ospakizunak herriko elizan... Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 50. orr.