Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Endelegatzen dik bigamiaz eta intzestuaz, horiek zer diren baldin badakik, eta endelegatzen dik halaber sorginez eta sorginkeriez, belagileez eta halakoez. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 100. orr.
Harengan belagile edo sorgina, ez zen, beraz, itxura hutsa; Amikuzeko ama gehienek, Estefania baino ederragoak izanagatik, ez zuten horrenbertze erraten ahal. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 90. orr.
Garai bateko sorgin, belagileei, etab. harpia esaten zitzaien, uste baitzen buru inguruan nolabaiteko argitasun edo halo bat zutela. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 137. orr.
Itxura basatiko belagileak, ipotx iskanbilatsuak eta, behin, sorgin gaiztoaren itxura zuen batek, artilezko txano lodi batez burua estaltzen zuenak, platerkada bat gibel gordin eskatu zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 45. orr.
Mateok Mihurubikoari, bitan judu deitu ostean, belagile eta haurren eraile ere irizten zion, horra. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 187. orr.
Harengan belagile edo sorgina, ez zen, beraz, itxura hutsa. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 90. orr.