Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bela 1 iz ehun gogorrezko zatia, gehienetan puska josiez osatua, ontzia, haizeak eragiten dionean, mugiarazteko antolatua. ik haize 26.

Urrunean, Hondarribiko arrantzako txalupa bat eginahalean ari da, bela biak haize alde, badian sartzearren.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 148. orr.

Ontzien sokak lasaituak daude, ezin diote mastari eutsi, eta belarik zabaldu ezin.      - 0. orr.

Haizeak bela puztutzen diola eta hala ere abiatzeko gogo gutxi daukala, pentsatuz, untzia urperatu balitz, zurrunbiloaren jira-biran joan eta atsedena aurkituko zukeela itsas zolan. orain aurrekoek haizea sentitu bide dute, belak altxatzen ari baitira.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 84. orr.

Orain eraiki zuten bela; orain, moteltasun eta zalantza apur baten ostean belak harrotu, eta isilune sakonean bilduta ikusi zuen barkua bideari tinko lotzen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 161. orr.

Orduan bela astiro harrotu, astiro puztu zen, bazirudien nagiak ateratzen ari zela txalupa.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 184. orr.

Haizea aldeko izaki, bela hanpatzen, eta arraunlariek arraunak altxatzen dituztenean, hegan egitearen pare da, isiltasun xarmatu batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 129. orr.

Berehala jaso ditu belak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 139. orr.

Ez marinelen deiadarrik, ezta garraio-gurdien gurpil-hots edo belak biltzeko maniobren soka-soinurik ere.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 116. orr.

Beste marinel batzuk hartuta, aitzin mastara egin zuen, trinketa delakora, hango bela jaitsaraztera.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 174. orr.

Bela erriatu zuen, baina haizeak kontrako ertzerantz eraman zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 254. orr.

Frantziako Armadako komando batek ekologisten ontziko belak urratu zituen labanez.  Berria - Gaiak   2004-10-05

Aire ahul batek izurtzen zituen belak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 161. orr.

Magala egiten zitzaien belei haizearen eraginez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 198. orr.

Bela askoko itsasontziak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.

Itsasoa lasaigarria delako, eta belaz nabigatzea are lasaigarriago.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 246. orr.

Peter habian sartu zen, taketa masta legez jarri eta, alkandora bertan lotuta, bela bat egin zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 135. orr.

Eguerdiko eguzki betearen argiak zilarrezko errainuak sortzen zituen itsasgainean eta beletan, eta haize-firfirak leun-leun zeraman ontzia.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 135. orr.

Iluntzerako beletako sokak zurruntzen hasita zeuden.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 141. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Inguruko ontzietako bela zuriek, berriz, mugimendu bateratua sortzen zuten, atzera eta aurrera astiroan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 101. orr.

Eguzkiaren argia kiribilka zebilen bela handi zuri-zurien inguruan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 145. orr.

Galeoien eta arraun ugariko itsasontzi handien flota ikusi zuten, bela beltzak haizeak puzturik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 147. orr.

Vikingoen eran egiten zuten: ekaitzak ekaitz, bela nagusia harro eta zabalik beti.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 142. orr.

Aldian behin, kanabera bat harturik, bela nagusien sokak jotzen zituen, haietan izotzik egin ez zedin.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 141. orr.

Ilunabarraren argiak [...] ezari-ezarian Hell Gate-ra gora egiten ari zen goleta baten bela puztuetan dir-dir egiten zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 103. orr.

Haizez puzten ari ziren bela erdi bilduak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 109. orr.

Txalupa eta bela adabakiduna.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 165. orr.

Mesanako belaren jaisterat eta erriatzerat joan nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 464. orr.

Hiru masta, eta mastotan, latina deritzegun horietako hiruki-taxuko bela bi bakoitzean!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 30. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Alde banatako kareletako toletetara loturik zeuden espartzuzko bela-sokak lasaitzen ari zen, eta metroren bateko autonomia eman zion soka bakoitzari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 136. orr.

Haren ondoan zegoen espartzuzko bela-zirga bildua seinalatu zion.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 134. orr.

Zazpi urteren buruan, bela-oihalak alde bietatik idatzita zeuden, zuriune bakar bat ere utzi gabe.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 145. orr.

Haizea hasi zen jotzen, leun aurrena, eta bela-oihalak hedatu zituzten bien artean, marinelak izuturik baitzeuden beren ganberan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 63. orr.

Bela-bizkarretan atezuan zagok haizea, eta zain dauzkak.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 48. orr.

Bihar jokatuko den Abra estropadak emango dio hasiera bela denboraldiari Euskal Herrian.  Berria - Kirola   2006-01-13

Dohako badian egingo da Asiako Jokoen 12. ediziorako baliogarria den Nazioarteko Bela Lehiaketa.  Berria - Kirola   2006-02-07

Volvo Ocean Race bela estropada ospetsuan ari da, Espainiako 'Movistar' ontzian.  Berria - Kirola   2006-01-26

49er klaseko munduko bela txapelduna.  Berria - Kirola   2004-04-22

Lehenak izan ziren Nazioarteko Bela Federazioak urtero osatzen duen denboraldiko zerrendan.  Berria - Kirola   2004-02-18

4 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Itsas bela ikastaldia Ziburun, uztailaren 15-tik 20-era.  Herria   2001-06-28

5 bela egin belaz nabigatu.

Bela egiten du bi semeekin, arrantzan jarduten dute, ibilaldi luzeak egiten dituzte elkarrekin.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 48. orr.

Handik bela egin zuen Itsas Gorriaren sarreraraino.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 141. orr.

Bela egin behar nuen, bai.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 211. orr.

Barbados-eko itsas aldean, txalupa batean bidegaldua Roberts portuges ontzi baten jazarpenean, bera Kortsarioaren kapitain hautatzera behartu zituen Kennedyk bere kideak, eta bere kabuz egin zuen bela.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 146. orr.

Egun guztian eta gau guztian egin zuen bela, batere jakin gabe zer haizek bultzatzen zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 155. orr.

6 bela ontzi ik belaontzi.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bela federazioak (3); bela guztiak (4); bela oihalak (5); bela ontzi (4); bela zuriak (3); belak zabaldu (3); belen artean (3); itsas bela (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus