Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zentroko nazioetako kontsumitzaile eta ekoizleei onuragarri gertatzen zaien baliabideen birbanaketa masibo baten bektorea da. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.
Basa hegaztiak H5N1 birusaren bektoreak direla ari dira esaten nazioarteko eta tokian tokiko agintariak, baina badira bestela pentsatzen dutenak. Berria - Gaiak 2006-02-26
Siberiatik Europako hegoaldera negua pasatzera doazen hegaztiak gripearen bektore izatea litekeena dela dio OMEk, eta milioika pertsona hil ditzakeen pandemiaren atarian gaudela. Berria - Harian 2005-08-26
Sozializazioaren bektore nagusiak, gaur egungo nazio-estatuetan, familia, herritartasuna, hezkuntza-sistema eta lanbidea dira. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 107. orr.
Mendekotasun hau hierarkikoa izan daiteke bakarrik, baina denborazko bektore bat ere ekar dezake berarekin. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 191. orr.
Gogoeta hau zineman zentratu da batez ere, zinemak eragiten duen errealitate-inpresio indartsuaren kariaz "ikus daitekeenaren" (Comolli) ideologiaren bektore nagusia zela ematen zuenez. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 180. orr.
Esperantoa komunikazio bektore aproposa izan daiteke, zalantzarik gabe. Berria - Mundua 2004-05-11