Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bekozkodun izond bekozkoa ageri duena.
Etxean esekita daukat Velasco bekozkodunaren erretratua, ez baitut ez grabatua ez tratatua inori saltzeko ahaleginik egin. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 16. orr.
Haren ondoan saileko nagusia zegoen, itxura oneko gizona, beltzarana eta nahiko gihartsua, emakumea baino zertxobait zaharragoa; erabat bestelakoa zen [...] talde-bazterrean zegoen gizon txaparroa, itsusia eta bekozkoduna baitzen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 153. orr.