Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bekozko (orobat bekosko g.er. eta betosko g.er.) 1 iz bekokiaren zimurdura, haserrea edo harrera txarra adierazten duena.

Adin onaren muga aspaldi gainditua, ile urdindua, erretako aurpegi etena eta sukartu batena zirudien bekozkoa ageri zituen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 13. orr.

Idazle gazteak une hartan alkate eta kultur zinegotziaren begitarteetan agertu zen bekozkoa ikusi bide zuen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 123. orr.

Irri arin batek [...] edertu egin zizkizun aurpegiko zurbila eta bekozkoa.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 43. orr.

Bekozkoa ilundu zuen Honorék, nazka betean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 43. orr.

Han, bekozkoa ilundu zitzaion, Permerako ontzia, Kaukaso izenekoa, biharamuneko eguerdira arte ez zela abiatuko jakin zuenean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 82. orr.

Kizkurrak malguki gisa mugituz, bekozkoa uzkur.  Berria - Kultura   2004-11-06

Baina harrigarriena hauxe: haren bekozkoaren zimurdura txiki eta labur hura, bi bekainen artean, nik esandako txantxaren bati, nahiz eta barre egitera beharturik sentitu, ergel irizten zionean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 118. orr.

Elkarri beha gelditu ziren, zer uste duk ari zitzaion bekozko harekin emaztea.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 227. orr.

Sabethek bekozkoa zimurtu (atsegin ez zituen txantxen aurrean, beti keinu hori), eta barre egin zuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 110. orr.

Harryk bekozkoa zimurtu zion Roni.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 183. orr.

Bekozkoa zimurtuko du hitz arraro hori entzutean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 22. orr.

Bekozkoa zimurtuz begiratu zuen sabai ilunera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 60. orr.

Irakurtzen ari denean bekozkoa zimurtuta edukitzen du, keinu serioz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 139. orr.

Barre-algaraka jarraitu zuen, Matson andrearen "Curtis!" dei-oihuei eta Matson jaunaren bekozkoari jaramonik egiteke.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 247. orr.

Beti esaten zidan, makurkeriaren bat egiten nuen guztietan, inon zen bekozkorik ilunena jarriz [...].  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 85. orr.

Arretaz eta bekozkoz irakurri du inspektoreak zure idatzia.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 65. orr.

Inspektoreordea, bere laguntzailea, izkina batean dauka bekozkoz.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 94. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bekozko ilun eta serioa jartzen zuen serioak iruditzen zitzaizkion pertsona edo gauzei bere oniritzia ematen zienean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 191. orr.

Gizon handi bekozko ilunekoa iruditu zaio.     «Kuskue tanden», 2004 - 34. orr.

Pepponek are bekozko ilunagoa jarri zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 234. orr.

Bekozko serioz zegoen eta begiak erdi itxita.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 259. orr.

Muzin egin nion bekozko ilunez.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 153. orr.

Bekozko ilunez zegoen, muturturik eta aurpegi oker, masailak haserrez sutan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 95. orr.

Emakumea nagiki eta bekozko ilunez altxatu zen, gogo gaiztoz begiratu zion bere begi margotuekin, eta oso zakar jiratu zuen berarenganantz distirarik gabe-ko aurpegi zurbila.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 116. orr.

Bekozko zimurtuak ematen zidan haren lanen berri, eta laguntzen ahalegindu nintzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 115. orr.

Zapata bustiak sukaldeko karboneran utzi eta, bekozko ilunarekin, errazegi jarri diegu, esan zuen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 182. orr.

Ordurako han zegoen Weasley jauna, Eguneroko Igarlea-ren lehenengo orrialdea irakurtzen bekozko ilunarekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 61. orr.

Biok irri-algaraka hasi baikinen, inguruko ikusleen bekozko beltzei soraio.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 45. orr.

Txirrina zanpatu eta istant bat geroago Maiteren bekozko ilunak agurtu ninduen ateaz bertzaldetik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 161. orr.

Sprout andereñoaren bekozko ilunak axola zitzaiola adierazten zuen, baina Lockhartek erantsi zuen: [...].  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 79. orr.

Oso bekozko iluneko gizon bat zegoen O'Connell zubiaren izkinan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 141. orr.

Administratzaile bekozko ilunekoak Enrike zuen izena.     «Kuskue tanden», 2004 - 35. orr.

Horrek zuzen ona eman guri bihotza doluz edukitzeko, eta gure erreinu osoari saminezko bekozko bakar batean biltzeko.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 31. orr.

3 (adizlagun edo predikatu gisa) bekozko ilunez.

Bekozko egon nintzen labetakoa egin bitartean, omeletari asko kendu gabe, neska hura lapa gogorra zela esaten zidaten lagunei entzungor.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 156. orr.

Bekozko eta kopetilun, aitonaren gelara sartu-atera bat egin eta berehala eseri zen jangelako mahaian.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 105. orr.

Ni bekozko eta laguna kopetilun, ez genuen askorik hitz egin egun osoan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 321. orr.

-Tira, moztu erretolika -bekozko begiratu zion abokatuak-, ez nago-eta berriketarako.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 238. orr.

Hamalau urte dituela errepikatu du umeak bekozko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 240. orr.

Lehengo gizon umoretsu eta alaia bekozko eta triste bihurtu zen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 15. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Kopetan noizbehinka agertzen zitzaizkion bekozko-zimurrek bakarrik salatzen zuten neskatoaren barreneko egoskorkeria eta kasketarako joera.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 13. orr.

5 (izenondo gisa)

Gurasoak, intzestu-ezkontza eginak, ze igual-igualak ziren, sendoak, boronoak, bekozkoak.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 11. orr.

6 bekozkoa jarri bekozko iluna jarri.

Tellagorrik, kanta hura aditzean, kopeta zimurtu eta bekozkoa jartzen zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.

Belaskok bekozkoa jarri zuen, kezkak eraginda, eta hura ez zen Fionnentzat oharkabean geratu.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 188. orr.

Amama Otsok hortzak erakutsi zizkigun -otsoek egiten duten antzera-, eta bekozkoa jarri zigun gaitzespen modura.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 39. orr.

Artek behin baino gehiagotan harrapatu zuen eta bekozkoa jarri zion, eta aulkian batera eta bestera mugitu zen ipurtarin.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 174. orr.

-Ez dakit -erantzun zion, bekozkoa jarrita-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 131. orr.

Josu R-ri berehala damutu zitzaion hainbeste esplikazio eman izana, eta bekozkoa jarriz erantzun zion haren irribarreari.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 30. orr.

7 bekozkoa ipini bekozkoa jarri.

Paul D-k bekozkoa ipini, baina ez zuen ezer esan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 102. orr.

Hagridek bekozkoa ipini zien.-Zer gertatzen da? -esan zuen Woodek, bekozkoa ipinita, ziztu bizian beraiengana hurbilduz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 95. orr.

Aizu! -esan zuen Harryk, bekozkoa ipinita-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 22. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus