Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bekereka 1 iz ardia.
Irakasleak ez zuen hitz horren berri eta barre egin zion; bekereka, baina, ardiaren sinonimo da: Bermeo aldean horrela deitzen zaio ardiari. Berria - Euskal Herria 2004-08-26
Lekeitioko adiskide marinela, eskuaz aharia seinalatzen: zelan da ba hori, hori bekerekia, potroduna? Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 49. orr.
• 2 adlag beeka, marrakaz.
Bekerekeka ari ziren ahuntz batzuk zeuden han, sokaz lotuta, baina ez zen zaldirik ageri inon, ez eta Anna ere. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 168. orr.