Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
fede trahola guztien aitzina eramateko prest zegoen, arima bekatorosak zerura hupa zitezen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 163. orr.
Jo dezagun baietz, hizkuntzak garatzen direla eta barne bizia dutela, halako autonomia harrigarri batekin: sortu egiten dira, gaztaroa iragan, zahartu, eta azkenean urteen indarrez edo eritasun bekatoros baten eraginagatik hil. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 179. orr.
-Jauna, nor baitzaitut ere, jakin behar duzu bere izaitea galtzen duela bekatorosak urrikitan sartzen delarik eta bidean abiatzen Jainkoaren barkamenduaren eskatzeko. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 92. orr.
Alta ni eta ni bezalako bekatoros handiek ginaukan egoera tzar horrekin estakuru ederra iganderoko mezarat ez agertzeko; galeria bat eskas, denentzat jartzeko lekurik ez, eta errumatismengatik xutik egoitea dorpeegi. Herria 2002-09-19
Bekatoros galduenak zituen gehienik maite. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 203. orr.
-Zuti hadi seme... Hi baino bekatorosagorik baduk hemen gaindi. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 126. orr.
Bekatorosa nintzenez geroz, hobendun nintzen definizioz eta beharrez egin ez nuen falta aitortzekoa zen. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 81. orr.