Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Guztiz gehienek, Axularretik haste -hauxe gizon bekaiztia!- beren prediku txukun eta hitzetan abusu-gai bakartia apalesten zuten. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 115. orr.
Gorrotoa eta aldi berean miresmena sorrarazten zituen ikuskizuna zen, erabat biribildua izateko gure isiltasun bekaiztiaren laguntza behar zuena. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 183. orr.
Louri atzera irribarre eginarazi zion eta esanarazi, O'Brien jaunaren begiratu bekaiztiaren gainetik. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 234. orr.
Charlyren aholku bekaiztia, antza. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 92. orr.
Emakume ederra eta atsegina zen, maiseaketa bekaizti guztiak sinesgarri bihur ditzaketen horietakoa. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 107. orr.
Gaueko tripakada prestatzen ari dira, eta Argalak, barauarengatik makur, kaletik begira daude, haien txilibitu aurpegi bekaiztiekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 293. orr.
-Krudelak eta bekaiztiak zarete, gero, jainkoak! Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 22. orr.
Hortik dator ere, halaber, gizakiak, izaeraz, bekaiztiak izatea [...] hots, beren heinekoen ahuleziarengatik poztea eta, alderantziz, haien bertutearengatik tristatzea. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 333. orr.
Horrela, apalenak eta umilenak dauzkagunak dira, maizenik, handinahienak eta bekaiztienak. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 367. orr.
Bekaiztiari deus ez zaio atseginagorik besteen zorigaitza baino, eta deus ez zaio jasangaitzagorik besteen zoriona baino. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 305. orr.
Sañudoren adiskide txit filarmoniko haien artean baziren asko, denak ez baziren, zekenak, asmo txarrekoak, bekaiztiak. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 50. orr.
Hainbat bekaizti maltzurren ezpain marmartiek kalifaren belarri minberatuetan zurikeriekin nahastutako faltsukeriak xuxurlatu zituzten Abd al-Azizen aurka. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 82. orr.
Zeren zu, izan zarena izan zarela ere, ez zara inoiz inoren inbidiatan egon; Alfaro, ordea, bekaizti hutsa da. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 293. orr.
Begi-bekaiztia gaiztoa da: aurpegia itzuli eta jendea mesprezatzen du. Elizen arteko biblia Si 14,8
Hala ere, Poseidon bekaizti zagok gurekiko. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 45. orr.
Auzoen etxeetako oihuetaz bekaizti egoten zen, bihurrikerietan lagunak zituenei beren amek, haserreturik, oparitzen zizkieten mazelakoetaz jelos. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 15. orr.
Haren kontalariari, ordea, bekaizti miresten nion, nik, BEKOZaren, gizarteko eta laneko eginbideen eta egiantzekotasunaren sareetan zeharo harrapaturik nengoen honek. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 262. orr.
Semeari irakasten dionak bekaizti jartzen du kontrakoa, baina pozez gainezka egoten adiskideen aurrean. Elizen arteko biblia Si 30,3
-Eta hi mari-txoro bat eta mari-bekaizti bat. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 182. orr.