Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bekaizgarri izond bekaitza eragiten duena.
Bekaizgarri eta bekatubide izan zen emakumeentzat, etxekoandre jator eta zintzo hauek ere, printzeak dantzan ikusi eta [...] haien ile-adatsa ukitzeko moduan eduki ondoren, printzesa izan nahi baitzuten denek edo ia denek. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 132. orr.
Bekaizgarri zitzaizkien sagutxoak, zeinak, lauzen arteko beren habia-zuloetatik alderrai, ogi sagaratuaren apurrak karraskatuz gizentzen baitziren. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 112. orr.
Lapurretak egin zuela Venezia handi eta bekaizgarri. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 74. orr.