Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bekain 1 iz betzuloaren gainaldea, ilez estalia dagoena. ik betondo; bepuru.

Soari espresioa ematen dioten hazpegiak -bekainak, betondoak, irribarreak edo haserreak eragiten dituzten begi ertzetako zimurrak...- ezkutuan izaki, begiek ez zuten sentimen jakinik adierazten.     «Kuskue tanden», 2004 - 7. orr.

Bekainik gabeko aurpegi hark beldurra ematen zidan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 93. orr.

Matiasek, Luvinoren bekainak eta betileak ikusita, Luvinoren besoetako ileak imajinatu zituen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 93. orr.

Haren bekozkoaren zimurdura txiki eta labur hura, bi bekainen artean, nik esandako txantxaren bati [...] ergel irizten zionean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 118. orr.

Bekain batek dardar egiten zion eta puzturik zeuzkan sudur-hegalak, baina ahotsa bareagoa zeukan, hotzagoa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 60. orr.

Bekainak belzturik zeuzkan, eta ezpainak gorri, ezkontzako argazkian bezalaxe.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 112. orr.

Bekainak lokien aldera makurtuak zeuzkan, modu barregarri samarrean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 113. orr.

Norak, errezelo izutua begietan, keinu egin zuen bekaina jasorik Andreasek zer adierazi nahi ote zuen jakiteko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 119. orr.

Andreasek bekainak jaso zituen baimen eske.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 118. orr.

Lupinek bekain bat jaso zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 201. orr.

Gizon ilegorriak bekain bat jaso eta bestea jaitsi zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 192. orr.

Isilik zegoen, bekainak sabairantz jasorik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 138. orr.

Lupinek bekainak altxatu zituen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 128. orr.

Hark doi-doia bekaina altxatu zuen, erantzun gabe.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 282. orr.

-Ez -erantzun zion Ronek, Harryri begiratu eta bekainak altxatuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 271. orr.

Jiratzen da; bekainak eta sorbaldak goratzen ditu, zer nahi dudan galdezka bezala.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 178. orr.

Kattalinek ezpainak gurutzatuz eta bekainak goitituz ihardesten dio, hipotesiarik ez dela baztertu behar ulertaraziz.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 151. orr.

Bekaina okertu zuen Tomasek, ez zuen sinesten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 159. orr.

Domengak bekainak zimurtu zituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 70. orr.

Um Hamidak bekainak uzkurtu zituen, begia kliskatu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 45. orr.

Bekaina kizkurtu nuen, bada.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 176. orr.

Orduan bekainak kakotu zituen, sorpresak hartuta.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 25. orr.

«Gizon inportantea al zen hori?» galdetu dit gidariak eta bekainak harrotu baino ezin egin izan dut erantzunean.  Berria - Kirola   2006-04-08

-Emaion bularra! -agindu dio umearen aitak, Basajaun ikaragarriak, bekainak arkutuz.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 16. orr.

Kizkur-kizkurrak zituen lokietako xerloak [...] eta bekainak elkartu egiten zitzaizkion sudurreko zubiaren gainetik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 189. orr.

Zimurrak egin zaizkio bekokian, bekainak bildu ditu.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 181. orr.

Bekainak moztuta agertu zen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 92. orr.

-Bekainak tindatu, eta bibotea moztu baino ez dizu egingo.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 92. orr.

Aski zuen zirkinik txikiena egitea edo oharkabean bekaina mugitzea irakaslea sutan jar zedin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 329. orr.

Orbain txiki bat zeukan eskuineko bekain ondoan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 163. orr.

Bidasoa Ospitalera eraman zuten, lepoan, aurpegian eta begi batean zauriak zituela, eta bekain bat irekita.  Berria - Euskal Herria   2006-04-12

Ile beltz atzera boteak orrazten zizkion Flumek; larru-mintza fin-fina zuen, begiak handi, bekainak gora.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 116. orr.

Bekainak zimur, sudur hegalak zabal, matelezurra nabarmen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 215. orr.

Aska nintzatela agindu nien lagunei, bekainez keinuak eginez.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 84. orr.

Neskaren bekainen arku perfektu arkatzez marraztuari begira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 176. orr.

Kauterizazioa belarritik bekaineraino zabaldu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 384. orr.

Anker higuingarri honek bekainik mugitu gabe ikusiko zintuen zu ere hiltzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 303. orr.

Batek bekaina irekia du ostiko batez [...], bertze batek eskumakilez ibili behar du, bertze bati lepokoa ezarri diote.  Berria - Euskal Herria   2004-01-10

Ezker bekaineko arrakada.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 139. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bibote horail igokariaren arku bera errepikatzen zen haren bekain horailetan, begi harritu atsegin haien gainean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 246. orr.

Potzolo moztaka, ilea motz-motza eta aurrean ile-xerlo bat tente, bekain gorrixkak eta triangelu isoszele baten formakoak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 47. orr.

Bekain ilunek haren aurpegiaren zuritasuna azpimarratzen zuten.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 38. orr.

Ile eta bekain tindatuak, zetazko lepokoak eta belaontzi-klubetako blazerrak, maritxuen hizkera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 37. orr.

Ezkerretara eseri dena, berriz, adineko gizon dotorea dut, bekain eta ile grisekoa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 208. orr.

Javierrek galdera keinua egin zuen bere bekain bizkor haiekin.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 232. orr.

Osasuna, irmotasuna adierazten dute neskaren bekain beteek.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 100. orr.

Zer bilakatu da haren bekoki garbia, haren ile horiak, bekain biribilduak?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 282. orr.

Zalapartan hastea espero nuen, baina bekain sarrien artetik begiratu baino ez zidan egin.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 102. orr.

Errabinoari begira geratu zitzaion bere bekain iletsu, ikatz-koloreen azpitik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 171. orr.

Begitarte luzanga eta meharra zuen, begiak almendra irudi, bekain trinkoak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 203. orr.

Bekain goratuekiko apaiz gazte bat, edozein ordutan sartu-atera ibiltzen zena.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 35. orr.

Bizarra kendu berria zirudien, dotorea zen; bekain kakotuak zeuzkan eta ondo apaindutako bibotetzarra.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.

Bekain okertuen azpian begi beltz distiratsuak zituen neska musugorri eta ilebeltz bat sartu zen gelan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 432. orr.

Botila-koloreko bi begi berde ñarrotu topatu nituen bekain keinukari baten azpitik niri begira.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 39. orr.

Walden doktorearen begiak, bekain lodien azpian, norbaiten bila zebiltzan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 101. orr.

-Zapatari? -Bodwin arrebak gora jaso zituen bere bekain beltz lodiak-.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 202. orr.

"Um!", eta begiak argitu zaizkio bekain sarri-berdin bien azpian.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 21. orr.

Hurbilagotik eta zehatzago begiratu zion Harryri bekain iletsu elurrez estalitakoen azpitik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 170. orr.

Begi beltz kartsuak, bekain ile-sarriak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 43. orr.

Harritu itxurak egin zituen Dumbledorek, Harryri pentsakor begiratuz zilar-koloreko bekain iletsuen azpitik-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 277. orr.

Badaude sekulako bekainak, sudur barregarriak, ilaje laztuak, perruka itzelak dituztenak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 142. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

"Remy Martin?", galdetu zidan bekain mugimendu bizi batekin.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 230. orr.

Garrantzizko zerbait esan behar ziola barruntatu zuen Mariak, eta bekain-keinuz eskatu zion kontatzen hasteko.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 15. orr.

Bera buelta ematen eta zutitzen ikusi nuen, ezpainak adurrez bustirik ia zintzilik zituela eta bekain bazterretik behera samaraino odol haria zeriola.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 271. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa elkarketak izenondo balioa duela)

Sarreran gizon bekain beltz bat nagikerian zegoen, puru bat ahoan zeukala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 126. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus