Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Txit egoki adierazia, Jonathan, bejondeizula! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 233. orr.
Horixe, bejondeizula, Wilmarth andereñoa. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 199. orr.
Mozkortia bazara ere, bejondeizula, baldin eta buru argia baduzu. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 330. orr.
Eta bejondiola, hala ez dela uste duenari. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 97. orr.
Zuk horri maitasuna deitzen badiozu, bejondeizula. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 152. orr.
Lortzen badu bere mahaia, bejondeigula guztioi. Berria - Euskal Herria 2004-07-11
Zu eta Nancy zoriontsu bazarete elkarrekin, bejondeizuela. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 340. orr.
Bejondeiola, beraz, Gasteizko dama xarmantari! Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 80. orr.
Bejondeiola Grosrouvreri! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 99. orr.
Babilonia, hiriburu kriminal hori! Bejondeiola, zuk guri eginaren ordaina emango dizunari! Elizen arteko biblia Sal 137,8
bejondeiola mila urtetan, hain baita juez on eta adoretsu. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 27. orr.
Hori al da zuek aipatu zenidaten anaia gazteena? Bejondeiala, seme...! Elizen arteko biblia Has 43,29
Hala bada, bejondeiola! Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 99. orr.
Ez dakigu zeinek irabaziko duen apustua, baina eurek eskeinitako sagardoaz eta afariaz ederki gozatu genuenez, onenak irabaz beza; bejondeiela! Berria - Kirola 2004-09-24
Bejondeiela ontziolatik doazenei. Berria - Harian 2005-02-26
-Hoa, motel, deabrutxo bihurria halakoa! -esan zuen- Eta, bejondeiala! Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 14. orr.
-Bejondeiala! -erantzun zion On Camillok-. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 102. orr.
-Bejondeiala, txikito. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 88. orr.
Beregan fedea baldin badu bejondaiola, baina aurrelariak ez du gol bakar bat sartu, eta atzo huts egin zituen aukerak ezin dira txapelketa bateko finalerdietan huts egin. Berria - Kirola 2004-07-01
Bejondaikala, motel! Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 118. orr.
Eta bejondizula zuri ere, txoko berri honetan beste horrenbeste gertatzen bazaizu nerekin. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 18. orr.
Eta bejondiola, hala ez dela uste duenari. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 97. orr.
Bejondiela, alfer alferrik baita, modernokeria pinpirin orok muinak jantxeak dauzkan jendaje honekin tajuzko arrazoiketan hastea. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 21. orr.