Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aitak arrantza-hari bat prestatu zuen: adar bat hartu, haria lotu, amu gisa orratz okertu bat erantsi, eta ogi zati bat ipini zion beita gisa. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 26. orr.
Hegaluzerako beita hartzen ariko ziren beraz, gure ontziren baten argiak izan behar zuten abaorrean zebiltzanak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 213. orr.
Beita bizia egitea ere antxoa txikiak erabiltzea hegaluzea harrapatzeko debekatuta egongo da. Berria - Harian 2005-06-03
· Amari zepoa eskatu, gazta puska txiki bat beitatzat jarri... eta berandu gabe harrapatu nuen. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 42. orr.
Gezurrezko beitaz duzu egiaren zamo bapoa arrantzatuko; halaxe baititugu jende zuhur burutsuok, inguru-setioz eta soslai-erasoz, desbidez xuxen asmatzen bideak. Beita bezala erabili zuten, borroka zakurrak entrena zitezen. eta lizun-etxeren bat zabaltzeko asmoa balu, Kontxexi bertako beitatzat harturik? Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 72. orr.
Niri beita ematen ari zara, besterik ez: beharrezkoa nauzu egunkariko zuzendariaren aurrean presioa egiteko. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 93. orr.
Hori edo antzeko amarruzko beitaren bat bota omen zuen amak okinarenean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 169. orr.
Beita daraman arrantzaleak ondo zaindu behar du nolakoa den garnata gisa daraman emea, komenigarria izaten baita itxura ona eta haragi trinkoak edukitzea, erakarriko dituen arrak ugari izateko. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 163. orr.