Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beisbolaz gain, rugbya da amerikarrek hagitz maite duten beste kiroletariko bat. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 161. orr.
Izugarri gustatzen zitzaion kirola, beisbola bereziki, eta oso gogoko zuen partidak irratiz entzutea. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 122. orr.
Mutil batzuk beisbolean ari ziren, belar zapaldu-usaina zabalduz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 197. orr.
Kamioi-gidariz eta beisboleko biseradun txano hori eta gorriak jantzita zeramatzaten nekazariz inguratuta. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 185. orr.
Etorri zuan txakurra, banan banan hartu, eta lehenengo bat, jarri paretaren kontra, besoak jaso, katxeatzerakoan bezala, beisboleko bate bat hartu eta kristoren ostiakoak eman zizkioan ipurdi masailean, preso guztien aurrean. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 75. orr.
BOCOGk argi utzi du ez duela beisbol, softbol, tenis, hockey eta hondartza boleiboleko estadio berririk egingo. Berria - Kirola 2004-10-30
Herriko beisbol taldea, Arga taldea, alegia, zelairik gabe gelditu da, uholdeek hondatu baitute. Berria - Euskal Herria 2006-03-15
Agustinek bisera bat zeraman, beisbol jokalariena bezalakoa. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 361. orr.
Beisbol bateak eskuetan inkontrolatuen erasoetatik gazteari etxeraino lagundu zioten ahots bipilak ditu akorduan. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 85. orr.
Deabruzko amarru bat prestatu zuen niri sinestarazteko beisbol partida bat ikustera joan beharra neukala Shea Stadium-era. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 283. orr.
Gustura ikusiko omen zuen, beisbol partida bat zuzenean, eta, udaberrian, denboraldia noiz hasiko irrikaz zegoen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 150. orr.
Gero, ehun eta berrogeita hamar dolarreko kirol-oinetako urdin fosforeszenteak etorri ziren, Brooklyn Dodgers-en beisbol txano bat erabat artilez egina, eta, apur bat harritu ninduena, txarolezko Mary Janes oinetako pare dirdaitsu bat, bene-benetakoa. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 161. orr.
Bud harakin-amantala eta beisbol-kapela atzerantz zeuzkan mutil batengana hurreratu zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 48. orr.
Central Park-etik pasatu nintzen bakoitzean, umeak ikusi nituen bertako izotz pista, zoo, zaldiko-maldiko, museo, beisbol zelaitxo eta gainerako gune guztietan. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 134. orr.
New Yorkeko beisbol-lehiaketa ospetsuak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 356. orr.
Beisbol arratsaldeetako asperdura betetzeko asmatu zituzten hot-dog, kakahuete eta izozkiak. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 160. orr.