Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hartan, tabernako beirategira begiratu nuen batean, harri eta zur geratu nintzen, ezagun bat pasatu zela iruditu baitzitzaidan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 304. orr.
Kanpoan, kopeta beirategiaren kontra jarrita, ume bat negarrez ari da, 'Ama! Ama!' erregu eginez ahopeka. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 125. orr.
Ostatuan hogeiren bat mahai daude, eta haietatik preziatuenak, ibai gaineko beirategira ematen dutenak. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 167. orr.
Galeria guztiz atsegingarri bat zen, berotegi moduko bat, kolore urdin motelezko, arrosa kolore apalezko, berde kolore arinezko beirategi batzuek tapizeriazko poesia girozko paisajez inguratzen zutena. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 381. orr.
Hemen daude Basse-de-Vieille karrika eta Sainte-Cécile elizaren masa erraldoia itzalean kuzkurturik, beirategiak dirdaika dituela. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 104. orr.