Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

beirate 1 iz beirakizko egitura, eskuari apaingarria, leiho edo ate batean kokatzen dena.

Arantzazuko fatxada, bertako apostoluak eta Pietatea Oteizarenak dira; ateak Txillidarenak; beirateak Eulaterenak; absideko pinturak Muñozenak eta kriptako freskoak, zur landu erre eta polikromatuaz egina, Nestor Basterretxearenak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 14. orr.

Montmartreko Sacre-Coeur elizarako beirateak diseinatzeko antolatutako lehiaketa.  Berria - Kultura   2004-01-14

Teilatua jarri zuten eta leihoetan beirateak kokatu zituzten.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 287. orr.

Sarrerako ate aldera so dago, beirateetatik zer ikusiko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 264. orr.

Kolore beltzeko oihal-zintzilikailu astun bat jaitsi zen beiratearen aurrean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 46. orr.

Parean etxe berriak egin aurretik tabernako beirateak agertzen zuen ikusmira zabala itsasadarraren gainean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 314. orr.

Ehun beirate haien eta pilare hoien edertasuna eta fineziak inarrosi nautela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 160. orr.

Ozta-ozta sartzen zen urtarrileko egun amaierako argitasun hitsa emanaldien lantegiko beiratetik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 219. orr.

Ganbarako beirate batetik azken argi errainu bat sartu zen, eta egunak hantxe ilundu zuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 163. orr.

Haren aurpegitxoaren lerro zehazgabeak, haren hanka-beso arinak, loditzen eta itxura galtzen hasiko ziren, beirateko santu alfertu baten moduan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 171. orr.

Atezainak berak irekitzen du beiratea.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 18. orr.

2 (izenondoekin)

Baldan jantzitako gizakote bat zegoen geltokira ematen zuen beirate handitik hurbil.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 179. orr.

Goiko solairua beirate handi batekin ixtekotan gaude, baina zaila izango da.  Berria - Euskal Herria   2006-01-04

Beirate luzeetatik erortzen diren eguzki orbanen eraginez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 262. orr.

Neure ezkutalekua ikuskatzeari ekin nion, ilargiaren errainu ahulak itsumutil nituela pabiloiko beirate garaien artetik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 351. orr.

Marka onenetako arropa-dendak, beirate distiratsuko gozotegiak eta luxuzko jatetxe, pub nahiz kafetegiak ere.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 178. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Simon Berasaluze debar beirate margolariari buruzko liburua plazaratu du Felix Elejaldek.  Berria - Kultura   2004-01-14

Arte sakroaren inguruko ikasketak egin zituen Bartzelonan, eta 1931n Madrila jo zuen, beirate margolaritzan ikasten jarraitzeko.  Berria - Kultura   2004-01-14

· Barne beiratetik harata, Ana guri so zegoen bere mahaitik, erne iduri bulego barnean zer erabakiko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 289. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beirateaz harata (3); beiratetik harata (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus