Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pastrengo kaleko etxea ederra zen: hamar-hamabi gela zituen, patio bat, lorategi bat eta lorategira ematen zuen galeria beiradun bat. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 36. orr.
Une horretan atea ireki zen, eta ate beiradun handiaren atalasean, agure zahar-zahar bat agertu zen, morroiaren atzean. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 84. orr.
Edontzia hustu zuenean, Lebigre jaunarekin solastatzera joan zen atzealdeko gela txiki beiradun batera. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 40. orr.
Atzeko aldean, gela txiki pribatu bat zegoen, trenkada beiradun batek tabernatik bereizten zuena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 159. orr.
Korridore ilun estu batetik, balkoi beiraduna zuen egongela argitsu batera eraman ninduen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 115. orr.
Oro har berdea da, eta gainalde zuri eta luzexka du, beiraduna. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 153. orr.
Azkenean, beiradun fatxadara joan zitzaion begirada. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 212. orr.
gela beiradunean (4); gela beiraduneko (3)